Ibili toki enblematiko hauetan guztietan barrena, eta gelditu horietako bakoitzean, Euskadiko kultura- eta ondare-aberastasun izugarria ezagutzeko.
Hurbil zaitez Nerbioiren iturburura bere ur-jauzi ikaragarria ikustera, eta bisitatu Altxerri, Ekain eta Santimamiñeko leize-zuloak, UNESCOk gizateriaren ondare izendatuak.
Egin ibilaldiak Gorbeia eta Urkiolako parke natural ederretan, eta begiratu paisaia berdeak eta mendi uhinduak.
Helmuga aberatsa museo, monumentu eta gune historikoetan.
Bisitatu Artziniega, Buradon Gatzaga, Gasteiz edo Eltziego, Guardia eta Samaniegoko erdi aroko hiriguneak Araban; Bilbo, Lekeitio eta Bermeo Bizkaian; edota Lezo, Errenteria eta Zarautz Gipuzkoan. Eta miretsi eliza, harresi, defentsa-dorre, jauregi, armarri eta monumentu ikusgarriak.
Ezagutu museo bikainak, hala nola, Loizaga Dorrea, Rolls Roycen Museoa, Cristobal Balenciaga Museoa, Trenbidearen Euskal Museoa edota Guggenheim Museoa.
Paseatu herri zoragarri hauetako galtzada-harrizko kaleetan, eta gelditu gure ondareaz gozatzeko.
Ekitaldi, jaialdi eta festa tipiko ugariko leku bizia.
Gozatu jaialdi garaikideez, esate baterako, Gasteizko Azkena Rock Festival, Bilboko BBK Live Bilbao edo estatuko jazz-jaialdirik zaharrena Donostian, Donostiako Jazzaldia. Hartu parte herrietako festa tipikoetan, horien artean, Lekeitioko Antzar Eguna, Tolosako Inauteriak edota Arabako Errioxako Mahats-bilketaren Festa.
Ospatu gurekin Donostiako Danborrada, Gasteiz, Bilbo eta Donostiako aste nagusiak, edota Kontxako Bandera estropadak.
Euskadik bere tradizioa, dantza, festa eta ohitura tipikoak ditu, eta egiten dugun guztian islatzen dira.
Ezagutu altxor hauek guztiak zure ostatutik oso hurbil, eta gozatu ahalik eta gehien.