Albaola, Fundación Patrimonio Marítimo Vasco

ALBAOLA
Albaola Faktoria,
Ondartxo ibilbidea 1, 20110 Pasai San Pedro (Gipuzkoa)
www.albaola.org


Erreserbak eta informazio gehiago
info@albaola.org
(+34) 943 39 24 26

Nola iritsi Ikusi Mapan

Deskribapena

Pasaiako badiaren bokalean kokatzen da Itsas Kultur Faktoria, historia berpizten
duen leku paregabea; ontzigintzaren arloan Pasaiak izandako iragan loriatsua
gogorarazten da bertan. Leku honetan euskal ontzigintza tradizionala bizkortzen
da, etorkizuneko belaunaldiengan ondarea izango dena.

Ingurune paregabe honetan euskal ontzigintzaren historian sakontzen da,
lehenengotako bidaia transozeanikoetan eta baleontzi baten bizimoduan. Faktorian
erakusketa gela, tailerra eta ontziola topatuko dituzu; bertan, bisitarien aurrean,
ontzigile eta artisauek 1563an Pasaiako portu honetan bertan eraiki zen San Juan
baleontziaren erreplika zehatz bat eraikitzen ari dira.

FAKTORIAN HIRU GUNE IKUSGAI

1- ERAKUSKETA IRAUNKORRA

16. mendeko euskal itsas historiaren inguruan ibilbide bat, lau hizkuntzatan irakurgai (euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa eta beste hamasei hizkuntzetan QR kodearen bitartez), San Juan baleontziaren eraikuntza prozesuan sakonduz.

2- TAILERRA

Espazio zabal eta argia non ontzigileek, bisitarien aurrean, San Juanaren haritzezko piezak lantzen dituzten. 2015eko udaberrian ontzigintzarekin harreman zuzena duten beste bi lanbide tradizional irudikatuko dira bertan, errementariarena eta sokagilearena.

3- ONTZIOLA

Ontziolan San Juan baleontzia gauzatzen joaten da; tailerrean landutako piezak
hara eramaten dira eta bisitarien aurrean elkarlotzen dira. Hau ere egunero
aldatzen den espazio dinamiko bat da. Bisitariek ez dute Faktoria inoiz aurreko
egunean bezala topatuko; une bakoitza paregabea eta errepikaezina da.

ESPERIENTZIA BIRIBILTZEKO PLANAK: itsasontziz etorri, atrakatu pantalanean, balezaleen menua, ontzi tradizionaletan arraunean ibili, haurrentzako tailerrak, bisita gehigarriak, etab.

Irudiak eta bideoak

Aterpetxeak Hurbiltasunaren Arabera

21 emaitza