Informazio Praktikoa

-Bisita gidatua izan daiteke eskatuz gero.

-Erreserbak egiteko: 944028081

-Kokapena: Aoiz Plaza 1, 48015 Bilbao. (Lehendakari Agirre 150 zenbakitik gertu)

-Metro: Sarriko edo San Inazio geltokiak (Zona 1), Museo garrantzitsuenetatik gertu, 8 minututara

Nola iritsi Ikusi Mapan

Deskribapena

Euskararen Etxea Bilbon dago eta lehenengo solairuan Euskararen Misterioa azaltzen duen Euskararen Interpretazio Zentroa dago eta publikoari zabalik dago 2004 urtetik.Tren geltoki baten antzera girotuta dagoen gune honetan, euskararen bidaia denboran zehar islatu nahi izan da hizkuntzaren historia eta bilakaera azalduz. Zentroak, euskara ezagutarazteaz gain, bisitariei bizipen entretenigarria eskainiko die, eta horretarako teknologia berriak erabili dira. Turismoa ere kontuan hartu da, eta zentroa lau hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez) bisitatzeko aukera dago.Euskararen Interpretazio Zentroaren asmoa da, modu atsegin eta zuzenean, euskarari buruzko oinarrizko eduki batzuk publikoari erakustea. Bisita hasteko "Euskararen misterioa" dokumentala ikusteko aukera izango dute bisitariek. Pantaila ezberdinetan zehar, eduki elkareragileen bidez, bisitariek euskararen inguruko zenbait eduki ezagutzeko aukera izango dute eta jarduera atsegin batzuekin praktikatu.

 

Irudiak eta bideoak

Aterpetxeak Hurbiltasunaren Arabera

21 emaitza