Oñati - Gipuzkoa herritik Arantzazu Santutegiko errepideko 3. kilometroan duzu Arrikrutz-Oñatiko Kobetako bidegurutzea .

Arrikrutzeko kobak bisitatu ahal izateko erreserba egin.
Telf.: 943 082 000
E-mail: arrikrutz@onati.eus

INFORMAZIO GEHIAGO:

https://www.reservaonline.support/cuevas-onati/inicio/es 

Oñatiko Turismo Bulegoa
San Juan Kale, 14
20560 Oñati
Telf: 943 78 34 53
turismo@onati.eus

Nola iritsi Ikusi Mapan

Deskribapena

Oñati inguruko paisaiak kalitate handiko elementu interesgarriak ditu. Besteak beste, kare-harri (karst) bikain ikusgarriak daude Aizkorri mendiaren magalean eta Aizkorri-Aratz Parke Naturalean, Arantzazuko Santutegitik gertu, eta lur azpian, espeologi fenomeno eta gune luze konplexuak.
Arrikrutz, Euskadiko aitzindarietako bat izan da espeologia, arkeologia eta paleontologia azterketetan. Lehen lanetan, hainbat arkeologia aztarna aurkitu zituzten, hala nola:
- Haitzuloetako lehoi baten eskeletoa osorik. Horrelako lehen aurkikuntza izan zen Estatuan.
- Eskeleto-atalak eta pantera-burezurrak.
- Hartz-aztarnategi ikusgarria.

KOBATARA BISITA
Arrikrutz-Oñatiko kobak Gesaltza- Arrikrutz sistema karstikoren zati da, Aizkorri-Aratz Parke Naturalean eta Aizkorriko mendi magalean kokatzen delarik.
Jurasiko Garaian-Behe Kretaziokoko (154 eta 96 milloi urteko antzinatasunakin) kareharri eta dolomietan garatutako barrunbea dugu.
Itsas mailatik 400 metro inguruan kokatuta dago.
Gesaltza-Arrikrutz konplexu karstikoa Arantzazu eta Araotz auzoetan kokatzen da, Madina harriaren lur azpian garatzen delarik. Multzo karstiko hau, 14 kilometrotan eta 6 pisutan banatutako elkar lotutako galeriek osatzen dituzte, Gipuzkoako konplexu karstiko luzeena sortuz.
Haitzulo barruko ibilaldiak 60 minutu iraungo du eta, sistemari esker, gai ugari landuko dira, ikuspegi pedagogikotik, eta erabat modu interesgarrian landu ere. Besteak beste:
- Urak eta hidrologiak Haitzuloa nola zizelatu duten.
- Arrikrutz Haitzuloaren barrunbea, Gesaltza-Arrikrutzeko karst-sistema konplexu eta itzelak hartzen dituen 15 km-etan.
- Haitzuloaren osaera geologikoa eta aberastasunen balioespena: lurrazpiko erreka eta estalaktita izugarriz betetako galeria dira guztietan aipagarrienak.
- Nola sortu zen mineral-unibertsoa.
- Arrikrutzeko aurkikuntza arkeologikoak eta paleontologikoak.
- Sandiliko mitologia.
- Arrikrutzen garrantzia Espeleologiaren Historian.

ARRIKRUTZ- OÑATIKO KOBEN KOKAPEN GEOGRAFIKOA
Arrikrutz-Oñatiko kobak Deba arroaren buruan dagoen Oñati udalerrian, Gipuzkoako probintzian kokatuta daude.

Bertaratzeko, Donostia edo Bilbotik aldetik, A-8 eta AP-1 autopistak hartuaz. Gasteiz aldetiz berriz, AP-1 autopistatik. Arrasateko irteeratik (16. irteera) bideratuz, San Prudentzio bidegurutzean GI-2630 hartzen da Oñatirantz, eta hemendik Arantzazuko Santutegiko norabidea jarraituz, erdibidean dagoen Araotz auzoko bidegurutzea hartu eta gero, kilometro batera aurkitzen da kobetako aparkalekua.

Arrikrutz Kobak hiriburuetatik ordubetera: Donostia (83 km), Bilbo (79 km), Gasteiz (54 km.)

Irudiak eta bideoak

Aterpetxeak Hurbiltasunaren Arabera

21 emaitza