Cueva de Ekain

INFORMAZIOA

Ekain kobak, haitzuloetako pintura garrantzitsuak dituen hitzuloa dugu, Gipuzkoako Deba udalerrian kokatua.

www.kultura.ejgv.euskadi.net
www.ekainberri.com

 

Nola iritsi Ikusi Mapan

Deskribapena

1969an, Debako udalerrian (Gipuzkoa) kokaturiko Ekain izeneko muinoan, gizateriaren begiradatik milaka urtetan ezkutatuta egon zen arte altxor bat aurkitu zen.
Ekaingo labar artearen aurkikuntza berantiarrari esker, bere kontserbazioa bermatu duten neurriak hartzea posible izan da.
Homo sapiensa Goi Paleolitoaren lehen etapetan iritsi zen Ekaingo haitzulora, hasiera batean presentzia hori noizbehinkakoa eta apala zen arren. Aurretik, Ekain leizeetako hartzaren gordeleku zen.
Goi Paleolitoko talde ehiztari eta biltzaileek Ekainen inguruan oreina edo basahuntza bezalako espezieak ehizatzeko leku paregabea aurkitu zuten.
Haitzuloaren ahoa ingurua zelatatzeko aproposa den gune altu batean aurkitzen da, bi erreka elkartzen diren puntu batean, ur eta larre ugarirekin, eta harana estutzen den leku batean, harrapakinentzat tranpa natural bat sortuz.
Duela 14.000-13.000 urte inguru, Madeleine aldiaren bukaeran, zerbaitek Sastarrain bailarako biztanleak euren kobazuloa apaintzera bultzatu zituen, batez ere zaldiari eskainiriko irudiekin, André Leroi-Gourhanek "zaldi multzorik perfektuena Kuaternarioko labar arte guztian" bezala kalifikatu zuen multzoa osatu arte.
Ekaingo haitzuloa Debako udalerrian kokatzen da, Gipuzkoako Lurralde Historikoan. Publikoari itxita aurkitzen da bere labar artearen babesa bermatzeko, baina 2008an irekitako erreplika batek bertako irudien eta berauek gordetzen dituzten azaleren kopia zehatzez gozatzeko aukera ematen du.
Ekainberri, Ekaingo haitzuloaren erreplika, Zestoako herri-gunetik kilometro eskasera kokatzen da, eta jatorrizko kobazulotik distantzia berdintsura.
Sastarrain bailaran kokatua, Ekainberriren proiektu museografikoak Paleolitoko gizakiak mugitzen ziren eremu natural berdinean ibiltzeko aukera ematen du, baita Historiaurrearekin loturiko eskaintza zabal batez gozatzekoa ere.
Erreplikara bisitak beti gidatuak dira eta oso esklusiboak, gehienez ere bisita bakoitzean hogei pertsonarekin.
Ekainberrik gainera, bertako arkeologia esperimental jardueren bidez, ordubetez benetako Historiaurreko gizaki bezala bizitzeko aukera ematen.
Eguna borobiltzeko, ekipamenduan badira tailerrak, erakusketa gela, liburutegi txiki bat eta oroigarri denda bat ere.
Aurretik erreserbatzea gomendatzen da 943 868811 zenbakira deituz edo sarrerak Internet bidez erostea www.ekainberri.com web orrialdean.
Sarrerak jasotzera beti pasa behar da Zestoako herrian kokaturiko Informazio Puntutik, Portale Kalea 1ean kokatua. Informazio puntuan egon behar da bisitaren ordua baino 30 minutu lehenago.

 

Irudiak eta bideoak

Aterpetxeak Hurbiltasunaren Arabera

21 emaitza