Nekatur batu egiten du
Badakigu landa-ingurunean ostatu bat irekitzeak zerikusi handia duela zure bizimodua diseinatzeko eta apopiloekin partekatzeko duzun nahiarekin. Baina hazten ari den sektore oso lehiakorrean ateak irekitzen dituen negozio bat kudeatzeak zer esan nahi duen ere badakigu.
Nekaturren sartzeak arrakastaren bidea egitea eta bidean ager daitekeen edozein oztopo gainditzea erraztuko dizu.
Aurrez aurre izan ditzakezun egoera asko Nekaturren, jada, bizi izan ditugu.
Nekaturreko kide izateak onura hauek ditu
- Informazio eta aholkularitza pertsonalizatua edozein zalantza edo arazo konpontzeko.
- Erakundeen aurrean kolektibo gisa ordezkatuta egotea, zure eskubide eta interesen alde egiteko.
- Landa-turismoan espezializatutako online salmenten atari esklusibo batean egotea.
- Doako sarbidea tresna teknologiko askotara, besteak beste: Nekagest, kudeaketa integralerako programa; Nekaescan APPa, Ertzaintzarako identitate-dokumentuak eskaneatzeko, Turismorako fitxak sortzeko, erreserbak kudeatzeko,... aplikazioa, eta Erreserba Motorra zeure webgunerako.
- Kostuak aurreztea, hornitzaile sendo eta kontrastatu askorekin ditugun akordioei esker.
- Elkartekideen arteko elkarlana eta sinergiak sustatzea.
- Zure ostatua eta berari lotutako esperientziak merkaturatzea.
- Azoka, ekitaldi eta marketin digitaleko ekintzetan sustapena, bezeroak erakartzeko.
- Etengabeko hobekuntzarako prestakuntza, negozioari aplikatutako hainbat arlotan.
- Jasangarritasunaren eta inklusioaren arloko jardunbide egokiak bultzatzea.
- Eskaintza irisgarria ezartzeko eta zabaltzeko laguntza.
- Zure apopiloentzako abantailak, baliabide turistikoetara iristeko deskontuak barne.
Egin bat Nekaturrekin:
Nekaturren egitura
Nekaturren antolaketa-egiturak hiru jarduera-maila ditu lurraldean:
Zuzendaritza Batzordea: Autonomia erkidegoan jarduteko plan globalak egiten ditu. Probintzia bakoitzeko lau pertsonak osatzen dute.
Probintzia Batzarra: Planak probintzia mailan zabaltzen ditu, ostatu elkartekideen beharrak antzeman eta jarduketak proposatzen dizkio Zuzendaritza Batzordeari.
Batzar Orokorra: Organo gorena da, elkartekide guztiak biltzen dituen urteroko topaketa.
Nekaturrek bulego fisikoa du Donostian, eta talde tekniko profesionala aritzen da bertan, elkartearen jarduerak kudeatzen eta garatzen. Ekimenetako batzuk gauzatzeko, elkartekideek Lan Batzordeen bidez laguntzen dute.
Gure lan-eredua lankidetza da
Landa-ostatuen elkarte arduratsua gara, Euskadin turismo jasangarria bultzatzeko, gure kultura-ondarea, natura-ingurunea eta landa-bizimodua babesten ahalegin guztia egiten duen elkartea.
Hori lortzeak elkartekide guztien konpromisoa eskatzen du.
Zuk gure ikuspuntua partekatzen baduzu, hau da zure lekua.
Deskargatu gure katalogoaEgin zaitez Nekaturreko bazkide
Zure negozioa arrakastaz kudeatzea errazagoa da talde profesional baten laguntzaz, eta bide beretik doazen pertsonak inguruan dituzunean.
Nekaturrek esku profesional eta lagun hori eskaintzen dizu, ibilbidea zurekin egiteko.