Nekatur Euskadiko nekazalturismo, landetxe eta landa apartamentuen elkartea da. Euskadiko landa ostatuen eskaintzaren %70 baino gehiago biltzen dugu.

Landa-ostatuen elkarte arduratsua gara, gure kultura-ondarea, natura-ingurunea eta bizimodua babesten ahalegin guztia egiten duena.

Landa-esperientzia osoa eskaini nahi diegu bisitatzen gaituztenei, Euskadiko paisaiak eta kultura ezagutzera gonbidatuz eta, horrela, nekazaritza-mundua eta landa-turismo jasangarria eta inklusiboa indartzen lagunduz.

Nekaturri buruz

Elkartekide guztiek Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismo, landetxe edo landa apartamentu baten jabe edo titular izan behar dute, eta erantzukizunpeko adierazpena egina izan behar dute Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailean.

Nekaturreko bazkide egiteko dagokizun dokumentazioa entregatu behar duzu, sarbide-kuota bakar bat ordaindu, hileko kuotak ordaindu eta elkartearen ildoak eta jarduteko arauak betetzeko konpromisoa hartu.

Nola elkartu

Gure elkarteak 3 motatako ostatuak hartzen ditu, Eusko Jaurlaritzaren araudiarekin bat etorriz:

  • Nekazalturismoak: “Nekazalturismo” terminoak “nekazaritza” eta “turismoa” uztartzen ditu, eta mantenu edo mantenurik gabeko ostatu-eskaintzari egiten dio erreferentzia. Eskaintza hori baserrian edo arkitektura tradizionalari erantzuten dioten beste instalazio batzuetan egiten da, eta nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategi batean integratuta daude; bertan, turistek nekazaritzako eta/edo abeltzaintzako berezko jarduerak esperimentatu ditzakete.
    Dagokion araudiaren esteka
  • Landetxeak: Landetxeak landa-ingurunean dauden etxeak dira, eta ostatu-zerbitzua eskaintzen dute, mantenuarekin edo gabe, landa-inguruneko arkitektura tipikoa duten eraikinetan.
    Dagokion araudiaren esteka
  • Landa Apartamentuak: Landa apartamentuak landa-ingurunean kokatutako apartamentuak dira, eskualdeko edo zonako arkitektura tradizionalaren araberako eraikin edo eraikuntzetan kokatuak.

Bai. Bada aukera atxikitze-konpromisoa sinatzeko, eta hainbat abantailaz eta aholkularitzaz baliatzen hasteko. 50€ ordaindu beharko dituzu konpromisoa sinatzeko unean eta, ondoren, sarbide-kuotatik deskontatuko dira.

Nekaturreko kide izateko, sarbide-kuota bat ordaindu behar duzu. Behin bakarrik ordaintzen da.

Bi sarbide-kuota daude:

  • SARBIDE-KUOTA: 150€
    Barne hartzen du: sarbidea + Nekatur plaka + online/telefono bidezko prestakuntza Nekaturren tresnetan.

Hileko kuota 130€ + ostatuaren egun bateko okupazioa batuta kalkulatzen da (duen gela kopurua hauen batez besteko prezioarekin biderkatuta) eta 12 hilabetetan zatitzen da.

Adibidea: 6 gelako ostatu baten urteko kuota, gelen batez besteko prezioa 60€ bada, honela kalkulatzen da:

6 gela x 60 € (gelaren prezioa) = 360€ (egun 1eko okupazioa) + 130 € (kopuru finkoa) = 490€, 12 hilabetetan zatituta = 40,83€ hilean.

Kuota hilero ordaintzen da.

Nekaturrek bulego fisikoa du Donostian, eta talde tekniko profesional bat aritzen da elkartearen jarduerak kudeatzen eta garatzen.

Zerbitzu-zorro zabala eskaintzen dugu, besteak beste, aholkularitza pertsonalizatua, erakundeen aurreko ordezkaritza, zure establezimenduaren sustapena eta merkaturatzea, zure ostatuaren eguneroko kudeaketa integralerako tresna teknologikoak eta ikastaro espezializatuetarako sarbidea.

Hemen ikus ditzakezu zerbitzu guztiak.

Zerbitzuen katalogoa ikusi

Nekaturrek ostatu elkartekideen lehiakortasuna bultzatzen du, irisgarritasunaren, inklusioaren eta iraunkortasunaren arloko jardunbide egokiak bultzatuz.

Kolektibo gisa lan egiten dugu ostatu kide bakoitzaren eguneroko praktikan iraunkortasuna eta inklusioa integratzeko, printzipio hori baitugu turismoaren garapenerako oinarri.

Hemen jaso dezakezu gure konpromisoari buruzko informazio gehiago.

Nekaturrek, elkarte gisa, ostatu kideek onartutako hainbat helburu komun eta jarduteko arau ditu.

Bazkide zaren aldetik, sarbide-kuota eta hileko kuota ordaintzeko konpromisoa hartzen duzu, bai eta gutxienez urtebete irautekoa ere.

Gainera, guztion artean ezarritako printzipio eta helburu komunen arabera elkarteak antolatutako jardueretan borondatez parte hartzera eta zure ideiak aurkeztera gonbidatuko zaitugu.

Bazkide zaren aldetik, elkartearen erabakietan parte har dezakezu zure hitz eta botoarekin Batzar Orokorrean, elkartekide guztiak biltzen dituen organo gorenean, hain zuzen.

Borondatez ere lagundu dezakezu, zuzendaritza-batzordeko kide gisa edota lan-batzorderen batean.

Eta, jakina, Nekaturrek eskaintzen dizkizun onura guztiei etekina atera.

Oso ondo kokatutako webgunea dugu eta, bertan, zure ostatuak fitxa bat eta URL jakin bat ditu. Hori zure ostatua sustatzeko erabil dezakezu, web-orririk ez baduzu.

Gure Erreserba Zentraletik, telefonoz, txatez eta posta elektronikoz erantzuten diegu turistei, zure ostatua erreserbatzerakoan izan ditzaketen zalantzak argitzeko. Bere hizkuntzan erantzuten diegu.

Zure eskura Channel Manager bat jartzen dugu. Tresna honen bidez, erabilgarritasuna, denboraldiak, prezioak eta salgai dituzun gutxieneko gauak kudeatu ahal izango dituzu, toki bakar batetik, atari desberdinetan.

Presentzia aktiboa dugu sare sozial guztietan, gure ostatu elkartekideak ezagutarazteko eta marka gisa hazteko.

Gainera, Euskadin, Espainian eta beste herrialde batzuetan egiten ditugun azoka, ekitaldi eta ekintzetara eramaten dugun sustapen-material guztian sartuta dago zure ostatua.

Eta beste edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan.