INFORMAZIOA

Bermeoko turismo bulegoa:

Lamera, z/g

48370 BERMEO -BIZKAIA

Telefonoa: 946 179 154

Posta elektronikoa: tourism@bermeo.org

Webgunea: http://www.bermeo.org

Nola iritsi Ikusi Mapan

Deskribapena

Muskizen zonaren barruan, hirigunerik enblematikoena eta garrantzitsuena da, meatze-iraganari dagokionez. 1877. urtean sortuta, antzinako ezaugarriak mantendu ditu: langileen zurezko etxeak (batzuk eraberrituta), meatze-sindikatuak, horniduren denda eta zonako meatze-ospitale garrantzitsua (oraintsu suntsituta).

Haraneko goialdeko biztanleria (Zugaztieta, Triano, El Sauco eta beste auzo asko), bertako 5.060 biztanleekin, Trapagarango behealdekoa baino handiagoa zen 1901. urtean, behealdean 1.776 biztanle baitzeuden.

Zugaztietaren ondoan paisaia kaotikoa dago, edertasun arrarokoa, eta bertan aipagarria da El Ostion izeneko putzua; jolas-eremua horren ondoan dago. Las Carmenes putzuaren ondoan Blondies meatzea dago, eta, atzealdean, errepidetik hurbil, Parkotxa putzua aurkituko dugu, mineralaren antzinako garbitokia; azken hori gaur egun urmahel bihurtuta dago, eta arrantza-eskolatzat erabiltzen da.

Peñas Negras Interpretazio Zentroan Zugaztietako zonari buruzko argazki-dokumentazioa dago, meatzaritzaren gorengo unea iritsi baino lehenagokoa.

Zugaztietako eremu osoan aire zabaleko jarduera asko egin daiteke: txangoak, zidorretako ibilaldiak, igoerak, ekitazioa eta

mendiko txirrindularitza, meatzeak ustiatzeko antzina eraikitako trazatuen azpiegitura handia aprobetxatuz.

Irudiak eta bideoak

Aterpetxeak Hurbiltasunaren Arabera

21 emaitza