Turismo Bulegoa
Santa Elena etorbidea, 2
48280 Lekeitio
Tel. 946 844 017

E-mail: turismo@lekeitio.eus

www.lekeitioturismo.eus

Nola iritsi Ikusi Mapan

Deskribapena

Lekeitioko alde zaharrak erdi-aroko itxura mantentzen du egun ere, eta ondare artistiko anitza ikusi dezakegu bertan; horien artean, Andra Mari Zeruratzea basilika ederra daukagu, XVI. mendean berreraikitakoa eta Bizkaiko monumentu erlijiosorik preziatuenetakoa, haren erretaula gotikoari esker, batik bat. Elizaren alboan, Independentzia plazan bertan, herriko udaletxea eta Oxangoiti jauregia daude, XVII. mendeko eraikina.

Handik, Arranegi kalean barneratuko gara, alde zaharreko erdigunea eta parte zaharreko gainontzeko kale guztiak batzen diren gunean. Dorre zein jauregi ugari aurki ditzakegu berton, antzinako garaietako erakusgarri, hala nola Uribarri jauregia. Ezpeleta kaleari jarraiki, San Pedro arrantzaleen kofradia zaharrarekin egingo dugu bat, eta kalearen bukaeran, olatuak hausten diren guneraino iritsiko gara, Talara; honen goiko aldean, San Juan ermita dago, gune paregabean, izan ere, Lekeitioko kostalde osoa ikusten da bertatik.

Halaber, galtzada-harrizko herriko kaleak zeharkatzea gozamen hutsa da, antzinako eraikin, jauregi eta etxeak bisitatuz; horien artean, Uriarte jauregia, Turpin dorrea eta Santo Domingo komentua dira nagusi.

Irudiak eta bideoak

Aterpetxeak Hurbiltasunaren Arabera

21 emaitza