1 KM-ra
Murueta Baserria
Abadiño/Bizkaia
Nekazalturismoa: 16 Pertsonak + 4 Ohe osagarriak
45,00 €tik aurrera logelan
INFORMAZIOA
Palacio Etxezarreta. c/ San Agustinalde, 16.
48200, Durango (Bizkaia).
Email: museo@durango.eus
Web: www.durangomuseoa.eus
Nola iritsi Ikusi Mapan
Durangoko Arte eta Historia Museoa Etxezarreta jauregian dago. Eraikin hau Durangoko Udalak erosi zuen 1984an, eta 1986an museoaren ateak ireki ziren Leopoldo Zugazaren zuzendaritzapean. Hasiera batean, museoak euskal arte garaikidearen bilduma bat zuen (lanak museoko bildumako parte dira, Ezkurdiko Kultura Aretoetan Zugazak antolatutako erakusketei esker erositakoak), herriko historia eta etnografia bilduma, liburutegia eta artxibo historikoa.
1995an liburutegia Garai Jauregira lekualdatu zen eta, horren ordez, aldi baterako erakusketen aretoa jarri zen, eta aurretik Ezkurdiko Kultura Aretoetan egiten ziren erakusketak bertan atontzen hasi ziren.
Eraikinaren segurtasuna eta irisgarritasuna bermatzeko 2018an egindako lanen ondoren, museoak bilduma eta banaketa berritu zituen. Hirugarren solairuan, euskal arte garaikidearen bilduma dago, Zumeta, Balerdi, Herrero eta Zubiaurre artisten lanekin, besteak beste. Herriko historiaren aretoa lehen solairuan dago. Bertan, hiribilduaren historia ikus daiteke historiaurretik gaur egunera arte. Beheko solairuan eta bigarren solairuan aldi baterako erakusketa-aretoak daude. Gai artistikoak nahiz historikoak izan daitezke, tokiko izaera alde batera utzi gabe. Azken urteotan Picasso, Chillida, Dalí, Dürer, Zubiaurre eta Ibarrolaren erakusketak nabarmendu dira.
21 emaitza
1 KM-ra
Abadiño/Bizkaia
Nekazalturismoa: 16 Pertsonak + 4 Ohe osagarriak
45,00 €tik aurrera logelan
7 KM-ra
Atxondo/Bizkaia
Landa-etxea: 15 Pertsonak + 9 Ohe osagarriak
80,00 €tik aurrera 2 apartamenduak
Atxondo/Bizkaia
Nekazalturismoa: 12 Pertsonak + 12 Ohe osagarriak
71,50 €tik aurrera logelan
9 KM-ra
Mallabia/Bizkaia
Nekazalturismoa: 12 Pertsonak + 5 Ohe osagarriak
38,50 €tik aurrera logelan
9 KM-ra
11 KM-ra
12 KM-ra
Markina-xemein/Bizkaia
Landa-etxea: 16 Pertsonak + 4 Ohe osagarriak
132,00 €tik aurrera apartamenduan