Bermeoko Portu Zaharraren gainean Ertzilla Dorre historikoa ageri zaigu, Monumentu Nazionalaren kalifikazioa duena eta 1948az gero Arrantzale Museoaren egoitza dena. Arrantzaleen eremua, bizimodua, lana eta teknikak soilik erakusten dituen museo bakarrenetakoa da mundu osoan. Museoan gai asko ikus daitezke hala nola kostaldearen eta euskal arrantza-portuen deskripzioa; arrantzaleen bizimodua eta ohiturak; arrantzaleen gremio-elkarteak; arrantzarako eta nabigaziorako historian erabili izan diren itsasontziak eta teknikak.
Dorrearen eta bermeotarren historia ere aretoetako batean agertzen da islatuta.