INFORMAZIOA
PAGOALDEA POLIGONOA, 041 Ergoien auzoa
20180 OIARTZUN
Tel: 943 26 05 93
luberrimuseoa@gmail.com 
www.luberrimuseoa.eus

 

 

Nola iritsi Ikusi Mapan

Deskribapena

Luberriren gaia Oiartzungo bailararen eta Euskal Herria osoaren bilakaera geologikoa da. Idatzitako horma-irudiei esker, museoak euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez ematen ditu fosil eta mineral bildumari buruzko argibideak.

Oarsoaldearen eta Aiako Harria parke naturalaren arteko aberastasun geologiko nahiz paleontologiko handiko gunean kokatuta, Luberrik ondasun oparo hori erakutsi nahi dizu modu didaktikoan. Luberri Ikasgune Geologikoak azken 1.000 milioi urteetan barrena egingo duzun bidaia zoragarrian lagunduko zaitu, bertako eta Euskal Herriko historia geologikoaren berri emanez.

Museoak beirazko 40 arasa dauzka. Horietan guztietan, Oiartzun haranean eta euskal lurraldeetako bazter askotan hartutako arroka, mineral, fosil eta gai geologiko ugari dituzu ikusgai. Gaikako bi areto nagusi ditu: "Euskal Herriko historia geologikoa" eta "Oiartzungo bailarako Geologia". Ikusguneak laborategi-lantegi txikia dauka, eta gaiak aztertu eta ikertzeko liburutegia.

Irudiak eta bideoak

Aterpetxeak Hurbiltasunaren Arabera

21 emaitza