

Areta etxea
Salinillas de buradon | gatzaga buradon/Alava | Araba
Nekazalturismoa: 9 Pertsonak + 3 Ohe osagarriak
65,00 €tik aurrera logelan
INFORMAZIOA
Zabalete, Berantevillatik oso gertu dago, eta bere gaztelua, herritik oso gertu dagoen izen bereko muino batean dago.
www.ayuntamientodezambrana.com/
Tlfn. 945 337014
Nola iritsi Ikusi MapanIa helezina den tontor batean, Zabalate herriaren gainean, bi dorre izandakoren hondakinek diraute, antzinako Portilla de Ibdaren kokalekuari egindako omenaldi gisa. Gainera, antzinako gazteluaren arrastoaz aparte, gotortutako herria ere mantentzen da bere azpian, antzinako Gazteluko Andremariaren parrokoa barnean hartzen duela. Parrokia hau erabiltzen jarraitu da, izen bereko ermita bezala, 1762 urte arte.
Rokero motako gaztelua, kastro rokero (castrum) irizpidea jarraitzen duena, jauntxoaren gotor-etxe gisa sortua izan zen muino baten gainean, babesteko helburuarekin. Gazteluaren okupazioa Protohistoriatik Aro Modernora arte luzatu zen. Azken eguneratze arkeologikoen ondoren, 1991 eta 1994 urteen artean eginak, Javier Fernandez Bordegarairen zuzendaritzapean, aztarnategi honen kronologiari buruzko datu berriak jakin ahal izan ziren. Brontze Aroaren bukaeran eta Burdin Aroan, erromatar garai berantiarrean eta Erdi Aroan (XI. eta XV. mendeetan) kokaleku hau egon zela egiaztatu zen. XVIII. mendearen bukaerarako, abandonatua zegoen eta Velascotarren, Friasko Dukeen, esku zegoen.
XI. eta XII. mendeen artean Zabalateko Gaztelua babeslekua zen, Nafarroako erreinutik Araba eta Gaztelara zioan aurrerabidean zegoelako. Izan ere, Ebrotik, Miranda inguruan, Ihuda eta Jugalez ibaien arroetaraino zihoazen bideak menderatzen zituen eta mendebaldetik, Jugalez eta Ega ibaien haranak. Hain zen garrantzitsua Zabalateko gaztelua bere garaian, honen dorrea Arabako armarriaren irudi nagusi bezala erabilia izan zela, gaur egun arte mantenduz.
XIII. mendean, Gaztelako erreinuarena izatera pasa zen eta bere mugak ekialderantz mugitu ziren. Honek gotortutako herrixkaren despopulazioa eragin zuen. Herritar gutxi batzuk, Abalosko dorrearen babesean ezarriko dira, "Arrabal"-en, egungo Zabalateren ondoan. Hala ere, 1312an Gaztelako Fernando IV.ak Berantevillari forua eman zionean, gehienak hiribildu berrira tokialdatuko dira laborantza lur hobeen bila, Ihuda ibaiaren haranean. Horrela, erdigune populatu berri bat ezarriko da Soportillako lurren inguruan eta antzinako Portilla de Ibdaren kokalekua apurka-apurka alboratua izango da. XIV. mendean, gotorlekua zein herrixka despopulatuta egongo dira eta beranduago, soilik guda garaietan, okupatuak izateko.
2011ko azaroaren 15an, Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol saileko sailburuordeak Zabalateko Eremu Arkeologiko Multzoa Kultura Ondasun Agurgarri bezala aitortzen duen txostena hasteko eta publikoki argitaratzeko erabakia hartu zuen. Erabaki hau hartu arren, Zabalateko gazteluak egoera negargarri batean egoten jarraitzen du, pixkanaka geroz eta gehiago hondatuz.
Berriki, "Zabalateko herrixkaren mantentzea zuzentzeko plana" egin da, denboran tartekatutako ekintza anitzak koordinatzeko asmoz, monumentuaren dimentsio-aniztasunean arreta jarriz eta eskuratzen diren datu berriak kontutan hartuz. Gazteluari buruzko ezagutzatik abiatuz, bere babeserako. Zanbranako Udaletxetik, zein Zabalateko Batzar Administratibotik ahalegin handiak egiten ari dira ondare monumentalaren balioa aintzat hartzeko helburuarekin gazteluen eguna instituzionalizatzeko. Horretarako ekaineko hirugarren larunbata aukeratu da eguna ospatzeko eta antolatutako ibilbidea egiteko, zeina Bergantzuko dorre-etxetik hasi, Ozioko gaztelutik igaro eta Zabalateko gazteluan amaitzen den. Ibilbidean erromeria giroa da nagusi eta antzerkiak ikusteko aukera dago gotorleku bakoitzean.
17 emaitza
Salinillas de buradon | gatzaga buradon/Alava | Araba
Nekazalturismoa: 9 Pertsonak + 3 Ohe osagarriak
65,00 €tik aurrera logelan
12 KM-ra
Tuyo/Alava | Araba
Landa-etxea: 16 Pertsonak + 1 Ohe osagarria
50,00 €tik aurrera logelan
Pobes/Alava | Araba
Landa-etxea: 8 Pertsonak + 5 Ohe osagarriak
60,00 €tik aurrera logelan
17 KM-ra
Samaniego/Alava | Araba
Nekazalturismoa: 4 Pertsonak + 1 Ohe osagarria
180,00 €tik aurrera apartamenduan
17 KM-ra
Samaniego/Alava | Araba
Landa-etxea: 14 Pertsonak + 4 Ohe osagarriak
79,00 €tik aurrera logelan
19 KM-ra
Ariñiz | ariñez/Alava | Araba
Nekazalturismoa: 16 Pertsonak + 4 Ohe osagarriak
45,00 €tik aurrera logelan
22 KM-ra
Navaridas/Alava | Araba
Nekazalturismoa: 10 Pertsonak + 2 Ohe osagarriak
78,00 €tik aurrera apartamenduan
Espejo/Alava | Araba
Landa-etxea: 8 Pertsonak + 2 Ohe osagarriak
300,00 €tik aurrera etxe osoan
24 KM-ra
Villamaderne/Alava | Araba
Nekazalturismoa: 10 Pertsonak + 3 Ohe osagarriak
40,00 €tik aurrera logelan
24 KM-ra
Laguardia/Alava | Araba
Nekazalturismoa: 7 Pertsonak + 2 Ohe osagarriak
52,00 €tik aurrera logelan
Otogoien | hueto arriba/Alava | Araba
Landa-etxea: 9 Pertsonak + 6 Ohe osagarriak
45,00 €tik aurrera logelan
25 KM-ra
Elciego/Alava | Araba
Landa-etxea: 12 Pertsonak + 6 Ohe osagarriak
65,00 €tik aurrera logelan