basilica santa maria de uribarri

Durangoko turismo bulegoa:

Kurutziaga, 38
T: 94 603 39 38
E-mail: turismo@durango.eus
Web: www.turismodurango.eus

 

Nola iritsi Ikusi Mapan

Deskribapena

Mende bukaeran dagoeneko deskribatu zuten Uribarriko Andra Mariaren basilika, Isabel Erregina Katolikoak Durangora egindako bisitaren kronikan. Monumentu nazionaltzat jo da, eta Euskal Herriko obrarik apartenetakoa da.
Haren portiko ederra nabarmentzen da, Euskal Herriko handiena. Baina barnealdeak ere merezi du geldialditxo bat.
Aldare nagusiko erretaula estilo erromanistakoa da. Artelan hori Martin Ruíz de Zubiate maisuak egin zuen, Anchietaren ikasleak, eta Bizkaian ditugun adibide ederrenetarikoa da.
Erdiko apainduretan babestuta dago Uribarriko Andra Mariaren taila, Durangoko zaindariarena. Imajina hori gotiko berantiarrean egin zuten.
Aipagarria da, halaber, Errege-erregina Katolikoen estiloko korua, elizako jatorrizko elementurik zaharrena baita.
Tenpluaren atalik zaharrena gotiko-errenazentista da, hainbat konponketa eta zabaltzeren emaitza. XV. eta XVI. mendeen arteko jauzian ohikoa zen estilo-nahaste hori.

Irudiak eta bideoak

Aterpetxeak Hurbiltasunaren Arabera

0 emaitza

Ez daude eskuragarri bilaketa irizpidearekin bat datozen ostatuekin.