Kare-harrizko harkaitz harrigarriez inguratutako zirkuluerdi-formako haran batean kokatzen da. Bere erakargarririk onena, nekazaritza eta abeltzaintzako erabilpenak eta natura-ondarea aldi berean mantendu izana da. Natura eta landa-bizimodua elkarrekin bizi izan dira, eta oraindik ere horrela jarraitzen dute, harmonia ezin hobean.
Nabaria da Puron ibaiak zeharkatzen duen mehargunea, hegaletako pagadiekin, pinudiekin eta hariztiekin batera. Azken horiek kontraste bizia eskaintzen dute, lautadetako larre eta laboreekin eta goi-labarrekin. Flora honetan bere habitat aurkitu du animalia-aniztasun handi batek; hala nola, basurdeak, katagorriak, orkatzak edo arrano beltza. Baina benetako izarra sai arreen kolonia da; Euskal Herriko koloniarik handiena da eta parkearen irudi bihurtu da.
Sarbideak
Vitoria-Gasteiztik:
N-1 errepidea Langraiz Okaraino. Pobes, Gesaltza eta Espejorantz abiatu, Villanueva de Valdegoviaraino. San Millan de San Zadornilen abiatzen da Lalastraraino daraman errepidea
Azalera
3.496 Ha.
Altitudea
Punturik altuena: Recuenco mendia (1.240 m.)
Punturik baxuena: 640 m.
Ibilbideak
Bidezidor-sare bat dago, luzera ezberdinekin (3.5 kilometrotik 12ra bitartean)
Beste toki interesgarri batzuk
-Lalastrako Ezagutza Zentroa; herri hau lehenearatu eta paisaian integratu da
-San Lorenzoko ermita
-Riberako elizan dauden horma-margoak (eliza abandonaturik dago)
-Historiaurreko aztarnak