casco antiguo de lezo gipuzkoa

Errenteriako Turismo Bulegoa
Madalen kalea, 3.
20100 Errenteria
turismoa@oarsoaldea.eus
www.oarsoaldeaturismoa.eus

Nola iritsi Ikusi Mapan

Deskribapena

Lezoko Hirigune Historikoak arte handia du. Plaza karratuaren ondoan dauden elementuei erreparatuz, balio arkitektoniko eta artistiko handiko gauzak aurkituko ditugu. Ezin daiteke alde batera utzi Gurutze Sainduaren irudi gotikoari egin behar zaion bisita. Kristo Sainduaren basilikan dago. Basilika eraikin erlijiosoa da. Hasieran ermita txikia besterik ez zen, baina XVI. mendearen amaieran ustezko mirariarengatik irudiarekiko debozioa Euskadin zehar hedatuz joan zen. Hortaz, ermita zaharra kokatzen zen tokian oraingo basilika errenazentista eraikitzen hasi zen. Irudiak berezitasun bat du: Europan bizarrik gabe hiru Kristo daude eta Lezokoa da horietako bat.
San Juan Batailatzailearen Parrokia ere bisita daiteke. Parrokiaren idatzizko lehenengo aipamena 1399. urtekoa da. Hirigune Historikoaren bestelako alderdi nabarmenak honako hauek lirateke: XVI. mendeko eraikinak, armarridun etxeak eta XVII. mendeko Udaletxea, besteak beste.
Hirigune zaharrak kontraste argia ageri du Jaizkibel mendiaren ondoan. Natura aprobetxatuz, ibilbide ugari egin daiteke. Hala, bi koloretako paisaiaz gozatu ahal izango dugu: batetik, mendien berdea, eta bestetik, Kantauri itsasoaren urdina. Egin daitekeen ibilbideetariko bat Lezon hasiko litzateke eta Jaizkibel mendia zeharkatuz, Hondarribiaraino iritsiko litzateke.
Gainera, Lezok balio handiko baserri ugari du, hala nola Olatzar, Borda, Minkura, Bordatxo, Darieta-zar "Daita", Miura, Iribarren, Gaintza, Apaiziartza, Itzua bekoa, San Juan Iturria, Itxue, Galardi, Arpire-enea, Maisu Cristobal-enea, Susana-enea, Sagu-enea, Jamot-enea, Mandasayania, Pikandia-enea, Paskual-enea, Kuartela, Mariya-enea, Txerrimuno, Zabala-etxea, Andreone.

Irudiak eta bideoak

Aterpetxeak Hurbiltasunaren Arabera

0 emaitza

Ez daude eskuragarri bilaketa irizpidearekin bat datozen ostatuekin.