Zer da Nekatur?+
Nekatur Euskadiko nekazalturismo, landetxe eta landa apartamentuen elkartea da. Euskadiko ostatu mota honen %70 baino gehiago biltzen ditugu.
Turismo arduratsua sustatzen dugu, turismo jasangarri eta inklusiboaren eredurantz lan eginez. Horregatik, gure bizimoduan parte hartzera, eta gure kultura eta ondarea gertutik ezagutzera animatu nahi zaitugu, bisitatzen gaituzunean, ostatu hartzeaz gain, gure egunerokotasunean integratu zaitezen.
Gure bihotza eta ezagutza jartzen dugu egiten dugun guztian, egunero, eta gure etxea partekatzera gonbidatu nahi zaitugu.
Zergatik hautatu Nekatur ostatu bat?+
Gure ostatuak abiapuntu dira erabateko euskal esperientzia bizi dezazun landa ingurunean.
Sarean lan egiten dugu gure ostatuek indarreko araudia bete dezaten, jasangarriagoak izan daitezen, hobeto egokituta egon daitezen, eta zuk segurtasunez eta lasaitasunez bidaiatu dezazun.
Gure aholkulari-taldeak aholkularitza pertsonalizatua eta hurbila eskainiko dizu. Elkarteko ostatu guztiak lehen eskutik ezagutzen ditugu, eta zure beharretara hobekien egokitzen dena aholkatuko dizugu.
Nola erreserbatu dezaket Nekaturreko ostatu bat?+
Zure egonaldia gure webgunean bertan erreserba dezakezu erreserba-sistemaren bidez, edo gure adituetako batekin harremanetan jarrita:
- Telefonoz, zenbaki honetara deituta 943 327 090.
- Posta elektronikoz, helbide honetara idatzita erreserbak@nekatur.net .
- Gure webgunean, txat bidez.
Egonaldi bat oparitu nahi dut, zer aukera ditut?+
Bi aukera dituzu: Nekabonu bat erosi edo Nekatxartela.
Nekabonuak 2 lagunentzako bi gaueko egonaldiekin trukatu daitezkeen opari-bonuak dira.
Hau da oparirik onena zure bikotekidea, senideren bat, lagun bat eskapada bat egitera gonbidatu nahi baduzu, edo enpresa-opari bat egin nahi baduzu.
Hiru Nekabonu mota daude, eta ostatu ugari aukeran, beraz, arrakasta bermatua dago. Gogokoena aukeratu besterik ez duzu.
Nekatxartela opari-txeke bat da, eta gehitu nahi dituzun zerbitzuak eta egonaldia osorik edo zati batean ordaintzeko balio du.
Hau da oparirik onena, oparia jasotzen duenak ostatua aukeratzea nahiago baduzu.
Nola trukatu dezaket opari-txekea edo -bonua?+
Opari-txekea edo Opari-bonua baduzu, irakurri arretaz baldintzak eta sartuta dauden ostatuak.
Aukeratu joan nahi duzun ostatua eta erreserba BETI Nekaturren bidez egin, 943 327 090 zenbakira deituta.
Kontuan izan erreserba egin ondorenez dela ezeztapenik onartuko.
Zein da ostatura iristeko eta irteteko ordua? Irten daiteke beranduago?+
Oro har, sartzeko ordutegia 12:00etatik aurrera da, eta irtetekoa ordu hori baino lehenago. Aldatu nahi baduzu, ostatuarekin kontsultatu behar duzu. Batzuetan, aparteko ordu horiek kostu gehigarria izan dezakete.
Joan aurretik ostatuarekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu, sartzeko eta irteteko orduak adosteko.
Zer adinetatik aurrera ordaintzen dute adin txikikoek? Adin txikikoak gure ohean lo egiten badu, ohe osagarria ordaindu behar dugu?+
Eusko Jaurlaritzaren araudiaren arabera, 2 urtetik aurrerakoak plazatzat hartzen dira. Beraz, ohe osagarria erreserbatu eta ordaindu behar duzu, erabili edo ez.
Toallak, maindireak eta mantak barne daude ostatu hauetan?+
Bai, beti.
Apartamentuek badute sukalderik?+
Bai, beti dute sukaldea.
Sukaldea barne dago etxe osoaren erreserbetan?+
Bai, sukaldea erabiltzea barne dute.
Landa-ostatu batean egonaldi bat erreserbatzen badut, beste bezeroekin partekatuko ditut espazioak?+
Nekazalturismo edo landetxe batean logelak erreserbatzen badituzu, baliteke espazio komunak partekatu behar izatea, esate baterako, egongela, sukaldea, jangela edo lorategia.
Apartamentu bat alokatzen duzunean, ez duzu barneko espaziorik partekatuko, baina kanpokoak, esate baterako, lorategia, jolastokia komunak izan daitezke ostatu hartzen ari diren pertsona guztiek erabiltzeko, ostatu-motaren arabera.
Etxe osoa erreserbatzen baduzu, espazio guztiak erabilera esklusibokoak dira, baina baliteke anfitrioia eraikin berean edo gertuko eraikinean bizitzea.
Etxe osoa erreserbatzen badut, beste norbait egon daiteke?+
Kasurik gehienetan, salbuespenak salbuespen, anfitrioia eraikin berean bizi da, beste sarrera batekin, edota hurbil dagoen eraikin batean.
Kreditu txartelarekin edo eskudirutan ordain dezaket landa-ostatu batean?+
Ostatu guztiek onartzen dute eskudirutan ordaintzea, eta horietako askok txartelarekin ere bai.
Ostatura joan edo iritsi aurretik, jabearekin ordaintzeko modua kontsultatzea gomendatzen dizugu.
Nire maskotarekin joan naiteke landa-ostatu batera?+
Bai, baldin eta ostatuak maskotak onartuz gero. Kontsultatu baldintzak aukeratu duzun ostatuarekin, erreserba egin aurretik.
Zure txakurrarekin bidaiatzen baduzu, kontsultatu Dog Friendly ostatuak.
Zein da Nekaturren ezeztapen-politika?+
Erreserba bat ezeztatuz gero, honako kargu hauek aplikatuko zaizkio aurrerakinari:
- 0-15 egun aurretik ezeztatuta: %100.
- 16-30 egun aurretik ezeztatuta: %50.
- 31 egun aurretik edo lehenago ezeztatuta: %5.
Kontsultatu ezeztapen-politika
Eta beste edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan.