Artziniega Bilborekin lotzen zuen Erdi Aroko bide zaharrean dago.XV.mendearen amaierakoa da.Harri lanezko hormak ditu eta izkinetan eta baotako markoetan harlandua erabili da.Fatxadako armarria nabarmena da, bertan, Palaciotarren armak azaltzen dira. 12 metroko altuera, 10 metroko zabaleta eta metro bateko lodi horma du. Erdiko bi solairuen artean estilo neoklasikoko Palacio leinuaren armarria dago. Dorreari atxikita errenazimenduko jauregia dago. Jauregi hori XVI. mendearen azken laurdenean erantsi zitzaion. Bertan, azken solairuko logia nabarmendu daiteke. Toskanako zutabeen gainean eutsitako eta beheratutako ondoz ondoko arkuekin eratutako egitura da.