Torre de Murga

INFORMAZIOA
01479. MURGA (Aiara) - Araba
Tel. 945 399 013 (Udala) - 944 034 930 (Laudioko Turismo Bulegoa)

Nola iritsi Ikusi Mapan

Deskribapena

Murga dorrea 1272an eraiki zuten, Juan Sanchez Murgakoaren aginduz, leinuaren fundatzailea hain zuzen, Izoria ibaiaren eskuin ertzean. Gaur egun, XVII. mendeko jauregi batek ezkutatzen du dorrea, harlanduzko aurrealdea eta palma-dobeladun sarrera-arku handia dituenak.

11 metro baino gehiagoko garaiera duen hargin-lana da. Hasieran lauzpabost solairu izan zituela uste da, eta bertara lehenengo solairuan zegoen egurrezko patin desmuntagarri baten barrena sartzen zela.

XVII. mendeko jauregi batek ezkutatzen du dorrea, harlanduzko aurrealdea eta palma-dobeladun sarrera-arku handia dituenak. Eraikinaren barrualdean dorre zaharraren horma batzuek diraute. XVIII. mendearen bukaeran beste oin bat eta alboko atal atxiki bat gehitu zitzaizkion. Oin berri altuan oraindik ikus daitezke kanpoaldean tenpera-pinturaz egindako margolan rokokoz osaturiko luxuzko apainketaren hondarrak.

XVII. mende erdialdean, jabeek dorrea utzi eta baserritarrak eta nekazariak hartu zuten alokairuan, eta aldaketa txiki batzuk jasan ditu.

Oharrak: pribatua da eta dorretxera ezin da sartu.

Monumentu mota: dorretxea

Estilo artistikoa: gotikoa eta errenazentista.

Aroa: XIII. mendea.

Aparkalekua: ibilgailua dorrearen inguruan utzi daiteke.

Irudiak eta bideoak

Aterpetxeak Hurbiltasunaren Arabera

21 emaitza