Lagako dunadun hondartza ederra Ibarrangeluko udalerrian aurkitzen da. Urdaibaiko Biosferaren Erreserban eta Ogoñoko (279 m) lurmuturretik gertu kokatuta dago.
Laga da Bizkaia osoan itsasertzeko hondartzarik ederrena. 574 metro ditu itsaso zabalari so, eta bere hondarra fina da eta urre-kolorekoa. Bertako olatuek surflariak erakartzen dituzte, baina baita beste kirol batzuk egiteko gogoz datozenak ere, hala nola, bela edota piraguismoa. Ausartenak Ogoñoko haitzetik parapentez salto egiteko gauza dira.
Laga ondo prestatutako eta ondo hornitutako hondartza da. Hondartzainak ditu, dutxak, komunak, aldagelak, aparkalekua, tabernak, jatetxeak, pasealeku zabalak eta jolastokiak.
Lagako hondartzak ISO 9001 eta ISO 14001 kalitate eta ingurune-gestio ziurtagiriak lortu ditu, hurrenez hurren.