Parque de Karpín

KARPIN ABENTURA

Harremanetarako
- Tel: 944 479 206 (astelehenetik ostiralera, goizean)
- Tel: 946 107 066 / 626 622 245 (larunbatetan, jaiegunetan eta oporretan)
- E-mail: karpinabentura@karpinabentura.com
- Helbidea
- Biañez auzoa, 37
48891 Karrantza Harana
Bizkaia

 

Nola iritsi Ikusi Mapan

Deskribapena

FAUNAREN BABES ZENTROA KARPIN ABENTURA

KARPIN ABENTURA Bizkaiko Karrantza udalerrian dago, Enkarterri eskualdean. 19 hektarea ditu, hiru eremu tematiko handitan banatuta: TERRASAURO (dinosauroen irudi animatronikoak, tamaina errealekoak), GASTORNISLAND ( dinosauroak desagertu zirenetik planetan bizi izan diren haragijale eta belarjale handiak) eta FAUNAREN BABES ZENTROA . Azken eremu horretan 50 espezietako 400 animalia baino gehiago daude (hartz arrea, lehoinabarrak, hegazti harrapakariak, tximinoak eta dortokak, besteak beste). Horren guztiaren helburua argia da: Parkea bisitatzen dutenengan faunaren eta naturaren alderako miresmena eta begirunea piztea, animalien eskubiderik oinarrizkoenak urratzen diren egoera ugarien aurrean kontzientzia kritikoa gara dezaten.

Karpin Abentura legez kontrako trafikoengatik konfiskatutako animaliak, maskota exotiko abandonatuak eta fauna autoktono sendaezina duen basa faunaren babes zentro bat da.

Animalia hauek ezin dira bere berezko habitatera bueltatu, beraz Karpinen animalia horiek guztiak jasotzen ditugu, bizimodu duina izan dezaten eta bisitariak haien historia tamalgarria eragin duten arazoez kontzientziatzeko.

Irudiak eta bideoak

Aterpetxeak Hurbiltasunaren Arabera

5 emaitza