Aventura Sobrón

INFORMAZIOA

Sobron Abentura
info@aventurasobron.com
www.aventurasobron.com
www.paintballsobron.com
Tel: 945 35 90 16 / 686 98 38 61


Añanako Kuadrila
Tel. 945 35 50 89
www.cuadrilladeanana.es

KOKAPENA
Arabako mendebaldea, Burgosekiko mugan.
Vitoria-Gasteiztik distantzia: 43 Km.

Nola iritsi Ikusi Mapan

Deskribapena

Sobron interes handiko gunea da, ekologiaren eta paisaiaren aldetik; bertan, nabaria da Ebro ibaiak zeharkatzen duen haizpitartea. Bere flora aberatsa da, animalia-espezie askoren habitat naturala baita. Izan ere, Natura 2000 Sarearen barruan GKL Gunetzat (Garrantzi Komunitarioko Lekutzat) eta Interes Komunitarioko Habitatetzat hartua izan da, eta Hegaztientzako Interes Bereziko Gune gisa (ZEPA) sailkatzea aztertzen ari da.

Hemen aurkituko duzu Sobron Abentura Parkea eta laster Ura Ezagutzeko Zentro bat zabalduko da. Gainera, bainuetxe-iharduera berriz martxan jartzeko lanean ari dira.

Sarbideak
Vitoria-Gasteiztik:
- Hartu N-1 Langraiz Okaraino; ondoren, A-2622 A-2625rekin lotu arte. 320 p.k.n hartu A-2122.

- Beste aukera bat N-1a edo AP1a hartzea da Miranda de Ebrora iritsi arte; ondoren, BU 535 hartu A-2122rekin lotu arte.

Azalera
3.496 Ha.

Altitudea
Punturik altuena: Recuenco mendia (1.240 m.)
Punturik baxuena: 640 m.

Beste toki interesgarri batzuk
Sobron Abentura Zentroa, kirol-ihardueren sorta zabala eskaintzen duena.
Arkitektura ondarea: Lantarongo San Martin baseliza erromanikoa,
Fontetxako Dorreak

Zenbait bideo

http://www.youtube.com/watch?v=ku5wMfqR1Js

http://www.youtube.com/watch?v=xUN-asVHcGw

http://www.youtube.com/watch?v=TeEC2XDN44Y

Irudiak eta bideoak

Aterpetxeak Hurbiltasunaren Arabera

12 emaitza