Pagoetan, izenak adierazten duenez, handia da pago-bilduma, baina ugaria da ere forma eta tamaina ezberdineko espezien kopurua. Inguru honetara iristen erraza da, eta oso orekatua giza jardueraren presentzia.
Pagoetan mendi leunen baso eta haranak itsasora arte zabaltzen dira. Itsasoaren gertutasunak, orientazio aniztasunak eta lurzoru mota ezberdinak landaretza oso aberatsa gordetzen dute, beti berde atlantikoko klimaren eraginez.
Beste parke batzuekin alderatuta, Pagoetan gizakiaren presentzia da ezaugarririk nabarmenena. Baserriek, nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategi tradizionalak, paisaia gizatiartu egiten dute, naturarekiko oreka garbian. Gizakiaren aztarna gune honetako puntu nagusietan ere nabaria da: Agorregiko burdin- eta meatze-gune berreskuratuan, antzinako hozkailu naturaletan ("elurzuloak") edota Iturraran baserria inguratzen duen lorategi botanikoan.
Sailkapena:
Parke naturala
Hedadura:
1.335 ha
Nondik etorri:
N-634 errepidea Orio eta Zarautzen artean, iparraldetik. Tolosatik Azpeitirako errepidea (GI- 2634) hegoaldeko isurialdetik.
Kokapena:
Aia, Zarautz eta Zestoaren artean banatzen da, Gipuzkoako itsasertzaren gainean.
Landaredia eta fauna:
Okilak zuhaitzen kontra sortzen duen soinua entzutea edota oreinak ikusi ahal izatea gozamena da Pagoetan. Ehiza-aterpe honetan orkatzak, basurdeak edota basakatuak bizi dira. Basoak zoragarriak dira: pagondoak daude berrogei metrotik gorakoak, arteak eta haginak edota haritz amerikarrak eta izei gorriak, besteak beste.