Nekatxartela regalo

Kopuru libreko NekaTxartela oparia

Gozatu berataz Nekaturreko edozein ostatutan.

(Zuk erabakitzen duzu kopurua. 50€-tatik aurrera.)

NekaTxartela erosi

NekaTxartelaren baldintzak

  • nekaTxartela urte guztian zehar erabilia izan daiteke.
  • nekaTxartela bertan jarritako balioarengatik trukatua izan ahalko da, aukeratutako Nekaturreko ostatuan ostatua hartzearen ordainketan, edo eta eskainitako zerbitzu edo saldutako produktuengatik.
  • nekaTxartela hitzartutako zerbitzu guztien edo erositako produktuen guztizko ordainketarako erabili daiteke, edo hauen zati bat ordaintzeko.
    • Hitzartutako zerbitzu edo erositako produktuen guztizko kopurua nekaTxartelaren balioaren baino handiagoa bada, bezeroa aldea ordaintzea behartuta dago.
    • Hitzartutako zerbitzu edo erositako produktuen guztizko kopurua nekaTxartelaren balioa baino txikiagoa bada, bezeroak, ostatuak eskainitako beste zerbitzuren bat hitzartu edo produkturen bat erosi ahal izango du, txartelaren balioa osatu arte. Ez da inongo egoeretan inolako diru kopururik bueltatuko.
  • nekaTxartela bere balioarengatik trukatua izan beharko da ostatu eta egonaldi berdin eta bakarrean.
  • nekaTxartela bertan jarritako datararte edukiko du balio.
  • nekaTxartelaren erreserba beti NEKATURren bitartez egingo da (943.32.70.90).
  • nekaTxartela beti logela/apartamendu/etxe oso edo egonaldi batean zehar ostatuak eskainitako zerbitzu zuzen batengatik trukatua izango da.
  • nekaTxartelaren prezioan BEZa barne dago (%10).
  • Ezeztapenak: Behin erreserba eginda ez da ezeztapenarik onartuko. Soilik datak aldatu ahal izango dira (ostatua mantenduz) jabeari inongo eragozpenik suposatzen ez badio (kasu honetan Nekaturren bitartez ere egin beharko litzake).
  • Behin nekaTxartelaren erosketa eginda, Nekatur ez du inongo kasuetan erosketaren dirurik bueltatuko.
  • nekaTxartela digitalki (bidalketa gasturik gabe) zein fisikoki posta arruntaz (bidalketa gastuekin) eskuratu daiteke.
  • nekaTxartelaren prezioari 10 €gehituko zaizkio kudeaketa-gastu gisa.

Nola erosi

Bonu bakoitzaren web fitxan egin daiteke eskaera.

Nekaturreko bulegoan eskuratu daitezke (Zuatzu - Edificio PIA Eraikina - Juan Fermin Gilisagasti, 2 - Oficina 310 Bulegoa - 20.018 Donostia/San Sebastian). Kokapena ikusi

Nekaturrera deituaz, 943 32 70 90, eskatu daiteke. Kontu korronte zenbaki bat emango da diru sarrera egin ahal izateko, eta behin hau egin dela baieztatzen denean posta arruntez bidaliko da.

Erreserbak

Erreserba NEKATURREN bitartez egingo da BETI, 943 32 70 90 telefono zenbakira deituaz.

Ezeztapenak: Behin erreserba baieztatuta dagoenean, ezingo da ezeztatu. Soilik datak aldatu litezke (ostatua mantenduz), betiere, jabeari inongo klaterik suposatzen ez badio (kasu honetan Nekaturren bitartez egingo litzake ere).