
Balentziaga
Azkoitia/Gipuzkoa
Nekazalturismoa: 10 Pertsonak + 3 Ohe osagarriak
45,00 €tik aurrera logelan
INFORMAZIOA
Azpeitia, Zumarraga eta Oñati.
Ibilbide mota: autoz
http://tierraignaciana.com/eu/
Loiola:
www.santuariodeloyola.org
santutegia@sjloyola.org
tel.: 943.73.04.28
Arantzazu:
www.arantzazu.org
Antigua:
www.zumarraga.net
Hiru Tenpluen Ibilbidea oinez
GR-120. Hiru Tenpluen Ibilbidea, Loiolatik Arantzazura San Ignazioren bidetik
Loiolako San Ignaziok bere erromesaldi luzean egin zituen lehen urratsak jarraituz, gaur egun Hiru Tenpluen Ibilbideari esker osatu daiteke Loiolatik Arantzazurako bidea, Antioko ermitatik igaroz. Hauxe da Ignaziotar Bidearen hasiera, hau da, 1522. urtean Loiolako Ignazio zaldunak bere etxetik Manresa hirira egin zuen erromesaldia birsortzen duen bidearen lehen zatia.
GR-120 izeneko ibilbide hau Urola Erdiko, Urola Garaiko eta Debagoiena eskueldetako paraje ederrak zeharkatzen ditu, bertan dauden hiru monumentu esanguratsuenak lotuz: Loiolako Santutegia, Zumarragako Antioko ermita eta Oñatiko Arantzazuko Santutegia.
San Ignazioren jaiotetxean hasten da 45 kilometroko ibilbidea, Loiolako santutegian, alegia. Izarraizko oinetatik abiatu eta Igarate eta Pagotxeta lepoetan barrena, Zumarragako Antioko ermitara iristen da bidea. Jarraian, Aizkorri-Aratz natur parkean sartzen da eta artzaintza gune ikusgarriak zeharkatu ondoren, Oñatiko Arantzazuko santutegira iristen da. Hiru etapetan egin daiteke ibilbidea, bidean bi egonaldi eginez.
Erromes ugarik bisitatzen ditu urtero Hiru Tenpluak, bai bere balio historiko, artistiko eta kulturalari esker baita ibilbideak beraientzat duen balio espiritualagatik ere.
GR120 Fitxa teknikoa etapaz etapa
1
Irteera-puntua: Loiola
Helmuga: La Antigua
Distantzia: 15,1 km
Denbora: 4:00
Desnibel metatu positiboa: 835 m
Zailtasun maila:Ertaina
Ibilbidea: Loiolako Santutegia, Igarate, Pagotxeta, Antioko Baseliza
2
Irteera-puntua:Antioko Baseliza
Helmuga: Brinkola
Distantzia: 16,5 km
Denbora: 4:00
Desnibel metatu positiboa: 586 m
Zailtasun maila:Ertaina
Ibilbidea: Antioko Baseliza, Zumarraga, Irazola baserria, Atagoiti, Santa Marina, Mirandaola, Telleriarte, Brikola.
3
Irteera-puntua:Brinkola
Helmuga: Arantzazu
Distantzia: 10,7 km
Denbora: 3:30
Desnibel metatu positiboa: 762 m
Zailtasun maila:Ertaina
Ibilbidea: Brinkola, Barrendiolako Urtegia, Arantzazuko Santutegia.
21 emaitza
Azkoitia/Gipuzkoa
Nekazalturismoa: 10 Pertsonak + 3 Ohe osagarriak
45,00 €tik aurrera logelan
1 KM-ra
1 KM-ra
3 KM-ra
3 KM-ra
Zestoa/Gipuzkoa
Landa Apartamentua: 15 Pertsonak + 5 Ohe osagarriak
100,00 €tik aurrera apartamenduan
Errezil/Gipuzkoa
Landa-etxea: 4 Pertsonak + 4 Ohe osagarriak
80,00 €tik aurrera apartamenduan
Zestoa/Gipuzkoa
Nekazalturismoa: 10 Pertsonak + 2 Ohe osagarriak
65,00 €tik aurrera logelan
4 KM-ra
4 KM-ra
Aizarnazabal/Gipuzkoa
Nekazalturismoa: 12 Pertsonak + 3 Ohe osagarriak
40,00 €tik aurrera logelan
5 KM-ra
Zestoa/Gipuzkoa
Landa-etxea: 8 Pertsonak + 2 Ohe osagarriak
231,00 €tik aurrera etxe osoan