INFORMAZIOA
Aguraingo Taldeko Turismo Bulegoa
Kale Nagusia, 8
01200 Agurain
Tel. 945 30 29 31
www.visitlautada.com

Arabako Santiago Bidearen Lagunen Elkartea
Zapatagilea, 85
Vitoria-Gasteiz
Tel. 945 14 47 94 / 609 47 24 46

 

Nola iritsi Ikusi Mapan

Deskribapena

Historiaz blai eginda dagoen ibilbide bat proposatzen dizuegu: San Adriango tunelean (1) hasten da, Aratz eta Aizkorri mendien artean, Araba eta Gipuzkoa arteko berezko mugan. Kobazuloaren barruan, XI. mendeko San Adrian ermita dago (gaur egun, eraikuntza pobre bat besterik ez da), eta harrizko arku erdia duen harresi zahar baten hondarrak.

Tuneletik irtetean, Erdi Aroko galtzadari segituz, La Horca deritzon mendi-lepoa aurkituko dugu. Mendi-lepo horretatik hasiko gara Zalduondora (2) jaisten. Done Saturdi Tolosakoaren eliza (XVI. mendea) bisitatu herri horretan. Larraga jauregiak Etnografia Museoaren egoitza hartzen du: Markitosen irudia azaltzen da, espiritu gaiztoak irudikatzen dituen pertsonaia tradizionala eta Inauterietan erre ohi dena. Gertu, San Julianen eta Santa Basilikaren ermitak (XII. mendea) daude.

A-3018 errepidetik Agurain (3), harresiz inguratutako hiri erakargarrira joango gara. Aguraingo kaleak ongi trazatuak daude, atalaurre ederrez jantziak, non Berpizkunde garaiko jauretxeak eta San Juan eta Santa Maria elizak nabarmentzen baitira. Hemendik, A-4112 errepidetik, Arrizabalagan Sorginetxeko trikuharria (4) ikusiko dugu. Atzera egin A-3110 errepideraino, Alaizara (5) iristeko, eta han, A-4111tik, Gazeora (6). Bi herri horietako elizek gordetzen dituzten irudi gotikoak bisitatzea merezi du. A-3100 eta A-3140 errepideetatik jarraitu Dulantziraino (7), Aiarako Andre Mariaren santutegia aurkituko dugu hor, XIII. mendeko eraikina.

A-3112 errepidetik, eta gero A-132tik Gasteizko bidean jarraitzen du ibilbideak. A-4159 errepidetik Estibalizko santutegira (8) iritsiko gara, Erdi Aroko euskal arkitekturak utzi duen erakusgarri onenetakoa. Arabako hiriburura (9) iritsita, Santiago Bidearen aztarnak ikusiko ditugu, Santiago kapera, Santa Maria eliza, Magdalenaren komentua. Basabide Pasealekutik, Armentiara (10) iritsiko gara, San Prudentzio basilika dagoen tokira, Arabako erromanikoaren harribitxia, Apezpikutzaren egoitza bertan egon zen.

Hortik N-1 errepidera sartuko gara Argantzunerako (11) bidean. Geldiunea egingo dugu hemen Jasokundearen eliza gotikoa eta bere erretaula platereskoa ikusteko, baita San Juan Bautista eta Antioko Amaren ermita ere. Bide horretatik aurrera eginez, herri ezberdinak igaroko ditugu. Armiñon atzean utzita, N-12 errepidea hartu, eta gero A-4106 errepidea Gatzaga Buradon (12) aldera, Arabako Errioxako herrira.

Irudiak eta bideoak

Aterpetxeak Hurbiltasunaren Arabera

21 emaitza