salinas de añaña alava

INFORMAZIOA
Bisitarien zentrua
Calle Real, 46
Salinas de Añana / Gesaltza Añana, 01426
www.vallesalado.com
reservas@vallesalado.com


Nola erreserbatu:
Telefono-zenbakia: +34 945351111
Online: www.vallesalado.com

Nola iritsi Ikusi Mapan

Deskribapena

Zatoz Gatz Haranera, Gesaltza-Añana herri arabarrean (Euskal Herria), eta konpara ezinezko esperientzia bat gozatuko duzu: munduko multzo arkitektoniko, arkeologiko eta historiko bitxienetako bat bisitatzea eta ezagutzea.
Gatz Haranean publikoari irekitako berreskurapen proiektuan parte hartu ahal izango duzu, gauzatzen ari dena 6.500 urte baino gehiagoko historia duen eta gatza ekoizteko milaka plataformak osatzen duten gatz-ustiategia berriz ere goieneko mailara eramateko.
Gatz Haranerako bisita gidatuan, aukera izango duzu:
- bere historia eta erromatarren garaitik harri, buztin eta zurez eraikitako larrain-terrazek osaturiko bertako arkitektura bitxiaren berreskurapen prozesua ezagutzeko
- leku honetan gatza zergatik dagoen ulertzeko
- bertako bidexketatik paseatzeko eta iturburuetako ur gazia 120.000m2 baino gehiagoko hedaduran zehar banatzen duten zurezko ehunka ubideren trazadura jarraitzeko
- gatz-langilearen lanbidea ezagutzeko eta goi-mailako sukaldaritzan oso baloratua den kalitate handiko gatz baten barietate desberdinak dastatzeko
- oinak eta eskuak Ur Gaziko Spako ur hipergazietan sartzeko eta osasunari dakarzkion onurak gozatzeko
- paisaia honetako fauna eta flora bitxia miresteko...

Gesaltza-Añanako gatzagen bitxitasuna eta horien berreskurapen proiektua milaka bisitariren aitorpena jasotzen ari dira. Horregatik, Gatz Harana UNESCOren Munduko Ondare bihurtzeko hautagai da.
Gainera, Kultur Intereseko Ondasun da eta Ramsar Hitzarmenaren nazioarteko hezegune garrantzitsuen zerrendan jasota dago.

Irudiak eta bideoak

Aterpetxeak Hurbiltasunaren Arabera

19 emaitza