SARBIDEA

N-240 errepidetik (Bilbo-Gasteiz), 38,5. kilometroa (Barazar mendatea), Barazar ostatuaren aurrean. Atsedenlekuko aparkalekuan amaitzen den zementuzko pista bat hartu behar da (3 km).

Ibilbidearen hasiera eta bukaera : Atsedenlekuko aparkalekua

Distantzia : 1,5 km.

www.zeanuri-udala.org

Nola iritsi Ikusi Mapan

Deskribapena

Saldropoko Hezegunea Barazar mendatetik hurbil dago, Atxuriko harkaitzen magalean. Paisaiaren aldetik leku zoragarria da, izan ere Gorbeiako mendiguneaz gain, gertu dagoen Urkiolako Parke Naturalaren mendirik adierazgarrienak ere ikus daitezke.

Saldropoko lautadaren erdigunean oso ekosistema berezia dago egungo hezegunea, berau, balio ekologiko handikoa da. Bertan landaredi anitza eta berezia aurkitu dezakegu (landare intsektujaleak, esfagnoak...).

Urte asko ez dela, Saldropoko jolas-eremutik hurbil zohikaiztegi bat ustiatzen zen. Saldropoko zohikaiztegiak hiru hektareako azalera zeukan, gutxi gorabehera, eta 2.500 eta 4.000 urteitartean zituela kalkulatu da.

Saldropoko zohikatz- geruzaren lodiera handiaren eraginez (hiru metroraino), lorezaintzarako lurrak prestatzen zituen enpresa batek inguru horren ustiapen industriala egin zuen. Gehiegizko ustiapenaren ondorioz, zohikatz-erreserbak ia guztiz agortuta gelditu ziren.

Jarduera amaitu ondoren, eremurako suspertze-plana egin da, eta horren helburua ez da ateratako materiala berriro sartzea, hori ia ezinezkoa izango litzatekeelako, landareen eta animalien bizitzarako baldintzak jartzea baizik.

Saldropoko Zingirari bira ematen dion bidezidorra gezi horiz seinalatuta dago eta ekosistema baliotsu hau ikusten uzten du.

Interpretazio Zentroan, beharrezko informazio guztia aurkituko dugu, ekosistema apurkor horien garrantzia ulertu ahal izateko.

Irudiak eta bideoak

Aterpetxeak Hurbiltasunaren Arabera

21 emaitza