Naturarekiko kontaktuan denbora pasatzeak aldartea hobetzen du, jarduera fisikoari laguntzen dio, eta lasaitzeko eta estres-maila jaisteko aukerak eskaintzen ditu.
Euskadin mendi-tradizio handia dago. Hain zuzen ere, mendira igota ospatzen dugu urte berrirako sarrera.
Gure ostatuak landa-inguruneetan daude, Parke Naturalez inguratuta eta kostatik hurbil.
Egin ibilbide bat lagunekin edo senideekin Aizkorri, Aralar, Urbasa, Urkiola, Gorbeia, Izki edo Valderejoko Parke Natural zoragarrietan.
Gozatu itsaslabarretako paisaia oparoetan, eta bisitatu biotopo babestuak, hala nola, Urdaibaiko Biosfera Erreserba edo Guardiako aintzira-gunea.
Nabigatu Flyscheko itsaslabarretan, nazioarteko ospea duen santutegi geologikoan, eta bainatu gure hondartzetan.
Ezagutu Euskadiko mirari natural guztiak eta deskonektatu.