Euskal Herriko Erdi Aroko hilobi-multzo garrantsitzuena da, bai osagai kopuruagatik, bai antzina-antzinako kronologiagatik (VII-IX. mendeak).
Harrizko hogeita hiru sarkofago eta disko formako bost hilarri dauzka; horietako batzuk, XIX. Mendera arte, gertuko auzoetan zehar barreiatua egon ziren. Egungo antolamendua ez da jatorrizkoa.
Hilobietako bik, Momusenak eta Paternarenak, inskripzioak dituzte, Bizkaian gune kristauen inguruko idatzizko testigantza zaharrenak direnak; horietako bat aro hispanokoko 921ekoa (K.o. 883) da.
Berriki egindako indusketa arkeologikoetan, hilobi gehiago eta herrixka baten hondarrak, zurezko eraikuntzekin, aurkitu dira.
Argiñetan topaturiko erromatarren garaiko buztinezko zatiek (terra sigillata) edo VI. Mendeko beirazko ontzi batek iradokitzen dute ingurunean, beharbada, biziko zela jendea gure aroko aurreneko mendeetan.
San Adrian baseliza XVI. mendean berreraiki zen baina honezkero, hainbat aldiz zaharberritu da