INFORMAZIOA

Bº Butron s/n
Tel.: 946.15.11.10

Gatika herrian kokatua dagoen gaztelua dugu Butron, Bizkaiako probintzian. Erdi Aroko jatorria duen eraikuntza da.

 

Nola iritsi Ikusi Mapan

Deskribapena

XVI. mendean hasi eta hirurehun urte baino gehiagotan Bizkaiko historia bi bandotan banatutako nobleziako familien arteko borrokaldi etengabe eta odoltsuetan ehundu zen, Butroeko gaztelua ardatz zela.

Butroeko jaunek, euren gaztelu erasoezinean gotorturik eta soldadu sendo eta adoretsuen laguntzarekin, mendean hartu zuten inguruko lurraldea.

Jatorrizko dorre-etxea Butroeko leinuaren oinetxea izan zen. XIII. mendearen erdialdean eraiki zuten eta handik oso laster, hurrengo mendearen erdialdean, Butroeko V. Jaunak gaztelu bihurtu zuen.

Bandoen arteko borrokak amaiturik, XVI. mendearen hasieran gaztelua bertan behera utzizuten eta hondatuz joan zen harik eta XIX. mendearen azkenean zaharberritu zuten arte, gaur duen itxura emanez.

Irudiak eta bideoak

Aterpetxeak Hurbiltasunaren Arabera

21 emaitza