Argi dugu landa-turismoaren eta nekazaritza-munduaren etorkizuna jasangarria eta inklusiboa izatea dela.

Gure jasangarritasun- eta inklusio-irizpideak Nekaturren Jardunbide Egoki Jasangarrietan jasotzen dira, eta bi arlo horietako punta-puntako erakundeen gomendioak txertatzen ditu.

Era berean, erakunde horiekin lan egiten dugu zigiluak eta ziurtagiriak ezartzen, bai elkarteko ostatuetan, eta bai gure erakundean bertan.

Nekaturren jardunbide egoki jasangarriak

Zure buruari inoiz galdetu diozu zerk egiten duen ostatu bat benetan jasangarria eta inklusiboa izatea?

Badakigu jasangarria eta inklusiboa zarela esatea, eta benetan jasangarria eta inklusiboa izatea bi gauza desberdin direla. Horregatik bildu ditugu ostatu jasangarri eta inklusibo guztiek izan behar dituzten hainbat ezaugarri, eta horiek jorratzen ari gara.

Ikusi atxikitako ostatuak

Ostatu jasangarria izateko printzipioak eta gakoak

Jasangarria izateak esan nahi du oreka bermatu behar dela hazkuntza ekonomikoaren, ingurumenaren zainketaren eta gizarte-ongizatearen artean.

Segidako neurriak gure elkartean guztion ongiaren alde lantzen ditugun hainbat alderdiren laburpena dira.

Energia-kontsumoa
                murriztu

Energia-kontsumoa murriztu

Energia gutxiago kontsumitzeak gure karbono-aztarna murrizten eta klima-aldaketaren ondorioak arintzen laguntzen du.

Gure ostatuek kontzienteki lan egiten dute beharrezkoak ez diren kontsumoak arintzeko.

Eguzki-panelak edo beste energia berriztagarrien iturri batzuk jartzeak, etxetresna elektriko eraginkorragoak erabiltzeak, LED argiak edukitzeak edo, besterik gabe, eguzkiaren argia aprobetxatuz argiak itzaltzeak, tantaz tanta, planetaren osasuna hobetzen laguntzen dute.

Proaktiboak gara.

Ura aurreztu

Ura aurreztu

Ura planetako bizitzaren oinarria da, ezinbestekoa bere biziraupenerako.

Ura zentzuz erabiltzeko, gehiegizko kontsumoak saihestuz, neurri errazak hartzeko konpromisoa behar da, hala nola, txorrotak ixtea, produktu toxikoak saihestea, oheko arropa eta toallak gutxiago garbitzea eta beste neurri sakonago batzuk, ur-horniduraren monitorizazio arduratsua, adibidez.

Ura ondasun urria da, eta badakigu zaindu egin behar dugula.

Norabide horretan dihardugu.

Hondakinak kudeatzea eta
                gutxiagotzea

Hondakinak kudeatzea eta gutxiagotzea

Hondakinak ezabatzea, gutxitzea, berrerabiltzea eta prebenitzea funtsezkoa da karbono-aztarna murrizteko.

Plastikozko ontzien kontsumoa saihesten dugu ontziratu gabeko produktuen mesedetan, eta beste hainbat neurri hartzen ditugu, esate baterako, hondakin organikoak aprobetxatzea konpostajerako eta birziklapen kontzientea.

Badakigu oso garrantzitsua dela hondakinak kudeatzeko sistema on bat ezartzea, barne hartuko dituena hondakinak biltzea, garraiatzea, birziklatzea, erabiltzea eta berrerabiltzea, eta prozesu horiek guztiak kontrolatzea.

Kontzientziatuta gaude.

Ingurunea errespetatu eta zaindu

Ingurunea errespetatu eta zaindu

Tokiko tradizioa, kultura- eta natura-ondareko elementuak eta tokiko komunitateak batzen dituen testuinguruan bakarrik da posible turismoa.

Gure nortasuna daukagu eta gure bisitariekin partekatu nahi dugun bizimodua zaintzeko lan egiten dugu. Horregatik, norberak edo bertako nekazariek ekoiztutako elikagaiak lehenesten ditugu, artisau-produktuak kontsumitzen eta bultzatzen ditugu, biodibertsitatearen errespetua sustatzen dugu eta gure apopiloei gure lurraldeko tradizioen eta kulturaren berri ematen diegu.

Ekoturismo Zigilua ezartzea sustatzen dugu, jasangarritasun arloko jardunbiderik egokienak jasotzen dituena.

Bisitatzen gaituenak gure lurraldea Euskadin egiten dugun bezala bizitzea eta sentitzea nahi dugu.

Ekimen jasangarriak komunikatu

Ekimen jasangarriak komunikatu

Jasangarritasuna guztion ardura da.

Elkarteak, oro har, eta ostatu bakoitzak, bereziki, ingurumena errespetatzen duten turismo-jarduerak egitearen beharra eta garrantzia zabaltzen du, zerbitzu inklusiboak ezartzen ditu eta jasangarritasun arloko jardunbide egokiak sustatzen ditu, bai langileen artean, bai ostatu hartzen dutenen artean.

Jasangarria izateak pertsona guztien inplikazioa eskatzen du: ostatu hartzen dutenak, zerbitzuen hornitzaileak, harrerako komunitatea. Hori zabaltzeak turismo-jardueran parte hartzen duten pertsona guztiak kontzientziatzen laguntzen du.

Hobetzeko komunikatzen dugu.

Ostatu inklusiboa izateko printzipioak eta gakoak

Aniztasuna barne hartzea errealitate bera modu desberdinean ikusten duten pertsonen artean hurbilketa eta tolerantzia izatea da, eta biak aberasten dira, mota guztietako bidaiariak hartzeko eta gure ostatuetan esperientzia atsegina eskaintzeko egiten den ahaleginarekin.

Nekaturren modu proaktiboan lan egiten dugu honako arlo hauetan.

Irisgarritasuna hobetzea

Irisgarritasuna hobetzea

Jakin badakigu ingurune eta zerbitzu irisgarriak gure ostatuen kalitatea, segurtasuna eta erosotasuna hobetzen dituela, eta gizarte osoari egiten diola mesede.

Egokitutako geletatik harago, ikuspegi holistiko batetik lan egiten dugu, funtzionalitate desberdinak aintzat hartuta, fisikoa, bisuala, entzumenekoa, intelektuala eta organikoa, interakzioak ahalbidetzen eta errazten dituzten sistemak eskainiz.

Pertsonak lehenesten ditugu, guztiak eta bakoitza bakarrak direla aitortzen dugu, eta beraien harrera kudeatzearen alde egiten dugu.

Euskararen erabilera sustatzea

Euskararen erabilera sustatzea

Nekatur oso konprometituta dago tokiko kultura eta tradizioak, ondare-elementuak eta gure milaka urteko hizkuntza, Euskara, zaintzearekin.

Gure hizkuntzaren erabilera bultzatzen dugu ostatu elkartekideak lehiakorragoak izan daitezen, baina baita bisitatzen gaituztenek gu euskaraz entzutea eta euskaraz hitz egiten saiatzea oso gustuko dugulako ere.

Bai, bai.

Aniztasunari harrera egin eta
            ospatu

Aniztasunari harrera egin eta ospatu

Mundu osoko LGBTQ+ bidaiariei ongietorria egiten diegu, bisitatzen gaituztenean pertsona guztiak eroso egoteak duen garrantzia aitortuz.

Balizko oztopo sozial eta psikologiko guztiak ezabatzen ahalegintzen gara, pertsonen erabateko partaidetza ahalbidetuko duten esperientziak eskaintzeko helburuarekin, pertsona horien adina, gaitasuna, nortasuna eta genero-adierazpena, erlijioa edo sexu-orientazioa edozein direla ere.

Turista guztiak errespetua, inklusioa eta berdintasuna oinarri izanda hartzen ditugu.

Ikusi atxikitako ostatuak

Euskadiko kode etikoa

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoak helburutzat du erantzukizuna eta iraunkortasuna integratzea turismo-enpresen eguneroko jardunean, errespetua eta elkar ulertzen laguntzea oinarri hartuta.

Errespetu horretatik, gure ostatuetara etortzen direnak kalitatezko zerbitzua emanez artatzen ditugu Nekaturren, inklusioaren aldeko tolerantzia-espirituarekin.

Tokiko kultura eta ondarea hurbiltzea eta ulertzea sustatzen dugu, eredu jasangarri baten zati gisa. Eredu horretan, bisitatzen gaituzten pertsonen atsedena, langileen enplegua eta tokiko komunitatearen ongizatea baloratzen ditugu.

Ikusi atxikitako ostatuak

Ekoturismoa

Ekoturismoa naturguneak zainduz eta babestuz bidaiatzeko konpromisoa da.

Nekaturreko ostatuak landa-ingurunean kokatuta daude, eta esperientziak eta jarduerak sustatzen dituzte naturan, esate baterako, xendazaletasuna, floraren eta faunaren behaketa edo kirol-jarduerak, natura-ingurunea zaintzea eta babestea lehenetsiz.

Ekoturismoa turista arduratsuei eta ingurunearekin konprometitutako tokiko profesional guztiei esker egin daiteke, ingurunea zaintzen laguntzen baitute.

Ikusi atxikitako ostatuak

Ekolabela

Ekolabel etiketa Europako Etiketa Ekologikoa da, ingurumen-inpaktua minimizatzeko lan egiten duten ostatuei ematen zaiena.

Ostatu horiek hainbat neurri hartzen dituzte, besteak beste, uraren eta energiaren gehiegizko kontsumoa murriztea, hondakinak kudeatzea edo substantzia toxikoak dituzten produktuak ezabatzea.

Nekaturren barnean Ekolabel etiketa duten nekazalturismo, landetxe eta landa apartamentuek baliabideen erabilera eraginkorra sustatzen dute, eta ingurumenaren babes-maila handia bermatzen dute, turismoaren jasangarritasunari lagunduz.

Ikusi atxikitako ostatuak

Irisgarritasun turistikoaren eredua

Euskadiko Turismo Irisgarritasunaren Ereduak eskatzen duten ostatuen dibertsitate funtzional desberdinen (fisikoa, bisuala, entzumenekoa, intelektuala eta organikoa) irisgarritasun-maila diagnostikatzen du.

Diagnostikoa irisgarritasunaren arlo guztietan hobekuntzak sartzeko, eta gure etxeetan ostatu hartzen duten pertsonei zerbitzu bikaina eskaintzeko oinarria da.

Ikusi atxikitako ostatuak

Bai euskarari

Bai Euskarari ziurtagiriak gure ostatuek egunerokoan Euskararen erabilera bultzatzen, bere normalizazioa babesten egiten duten lana identifikatzen eta aitortzen du.

Gure hizkuntza euskal nortasunaren parte da. Jabeak euskaraz entzuteak gure etxeetan ostatu hartzen dutenen esperientzia aberasten du, eta gure kulturara hurbiltzen ditu.

Ikusi atxikitako ostatuak

Queer destinations committed

Queer Destinations Committed ziurtagiriak aurreiritzi eta estereotipoak hausten ditu, gure ostatuak LGBTIQ+ komunitatearentzat diskriminaziorik gabeko espazio bihurtzeko.

Nekaturren aniztasuna besarkatzen dugu eta pertsona guztiak besarkatzen ditugu esperientzia segurua eskainiz.

Ikusi atxikitako ostatuak

Nekaturren turismo arduratsuaren alde egiten dugu

Nekatur elkarte konprometitua da. Tokiko kultura eta tradizioak eta kultura-ondareko elementuak babesten ditu, eta tokiko komunitateak inplikatzen ditu garatzen ditugun turismo-jardueretan, jarduera horietatik eratorritako onura ekonomikoak, sozialak eta kulturalak jaso ditzaten; bereziki, enplegua.

Benetan uste dugu gure lana ez dela soilik klima-aldaketaren ondorioak arintzea, baizik eta gure ingurunea hobetzen laguntzea. Hori dela eta, Nekaturren Jardunbide Egoki Jasangarrien Eskuliburua garatu dugu, Euskadiko Ekoturismo Mahaiko eta Espainiako Ekoturismo Elkarteko kideak gara, Euskadiko Kode Etikoa eta Queer Destinations Committed bereizgarriak eta Bai Euskarari ziurtagiria lortu ditugu.

Gure helburua, kolektibo gisa, jasangarritasuna eta inklusioa ostatu elkartekide bakoitzaren eguneroko praktikan integratzea da, turismoa garatzeko oinarrizko printzipio gisa.

Gure ostatuak jasangarriak eta inklusiboak izateak mundua etorkizuneko belaunaldientzat leku hobea izatea esan nahi du.

Hori da gure jomuga.