
< 1 KM
INFORMAZIOA
Amurrioko Turismo Bulegoa
Aldai, 1 behea - 01470 Amurrio
Tel. 945 39 37 04
turismo@amurrio.org
www.amurrio.org
Laudio/Lodioko informazio puntua
Zumalakarregi Hiribidea 34
01400 Laudio/Llodio
Tel. 944 03 49 30
topalaudio@laudio.eus
www.topalaudio.eus
Arabako lurraldearen ipar-ekialdean kokatuta dagoen Aiaraldean beti berde ageri den paisaiak liluratu egingo zaitu, eta bertako gotorlekuak eta etxondoak harrituko.
Ibilaldi eder bat hasteko lehen lekua Bizkaiarekin muga egiten duen Artziniega da, monumentu-multzo izendatua. Erdi Aroko auzoa eta Etnografi Museoa bisita ditzakezu; bertatik oso gertu, Arteko Andre Mariren santutegia aurkituko duzu.
A-624 (Amurrioko norabidean) hartu ondoren, A-4620tik barrena Kexaara iritsiko zara. Bertan, Ayalatarren etxondoa aurkituko duzu, gotortutako Erdi Aroko monumentu-sail zoragarria. Berriro A-624 errepidea hartuz, Arespalditzaraino jarraitu eta Etxebarriko dorretxea ikusiko duzu harro eta eder. Jarrai ezazu bide horretatik, beti Amurrioko norabidean, eta Izoriara eramango zaituen A-3618 errepidetik segi, eta A-4612 errepidea hartzen duzunean, Maroñoko urtegiaz gozatzeko aukera izango duzu. Segi aurrerantz errepide nagusitik Amurriora iritsi arte. Amurrion, Etnografia Museoa ikusteko aukera izango duzu eta herriaren inguruan, Zaraobeko zelaia, non Ayalako Forua onartu zen XV. mendean.
Beste aukera interesgarri bat txakolin upelategi bat ezagutzea izan daiteke. Amurriotik bertatik, Araba eta Bizkaiak partekatzen dituen A-625 errepideak Urduñara eramango zaitu. Behin han zaudela, A-4906 errepidea hartu eta Delikako arroilara hurbildu zaitezke. Handik, Nerbioi ibaiaren jauzi ikusgarria miretsi dezakezu. 300 metroko desnibela du eta Estatuko altuena da. A-2521 errepidetik Barrerilla mendatera igoz, Zuiako Taldeko Goiuri herrira iritsiko zara.
Herri honetan, Altube errekako ur-jauzia dago. Errepide berdinetik aurrera jarraitu eta A-3612ko desbideratzea hartu ondoren, Urkabustaiz udalerriko Izarra hiriburua zain izango duzu. Behin hemen zaudelarik, bi aukera dituzu: Gasteizera lehenbailehen iritsi nahi baduzu, hartu berriro A-2521 errepidea eta ondoren segi autobiatik zuzen (N-622); presarik ez baduzu ordea, A-3600 errepidetik paisaia ederraz gozatu dezakezu.
21 emaitza
< 1 KM
2 KM-ra
Murga/Alava | Araba
Landa-etxea: 10 Pertsonak + 3 Ohe osagarriak
60,00 €tik aurrera logelan
4 KM-ra
Untza-apregindana /Alava | Araba
Landa-etxea: 14 Pertsonak + 6 Ohe osagarriak
90,00 €tik aurrera apartamenduan
4 KM-ra
4 KM-ra
4 KM-ra
7 KM-ra
Sarria/Alava | Araba
Nekazalturismoa: 8 Pertsonak + 2 Ohe osagarriak
30,00 €tik aurrera logelan
10 KM-ra
Otogoien | hueto arriba/Alava | Araba
Landa-etxea: 9 Pertsonak + 6 Ohe osagarriak
45,00 €tik aurrera logelan
12 KM-ra
13 KM-ra
Astulez/Alava | Araba
Landa Apartamentua: 11 Pertsonak
140,00 €tik aurrera apartamenduan