Nekaturrek, “NEKAERRESERBAK” zerbitzuaren bitartez, erabiltzaileari nahi dituen ezaugarriak biltzen dituen Euskadiko nekazalturismo eta landa-etxeetan lekua bilatzen errazten dio, eta erreserbaren kudeaketa inolako kostu gehigarririk gabe egitea eskaintzen dio elkarteko ostatuetako batean.

Nola egin erreserba bat Nekaerreserbak bitartez

  • Gure web gunearen bitartez:

    “Home”ko eskubialdean dagoen bilatzailearen bitartez nahi diren ezaugarriak adieraziz disponibilitate bilaketa bat egiteko aukera. Emaitzean, eskatutako ezaugarriak bildu eta tokia duten ostatu guztiak agertuko dira eta “erreserba bat egitea” eskatu daiteke.

    “Home”ko eskubialdean dagoen “NEKAERRESERBAK” atalean sartuaz.

    Ostatu baten fitxatik. Goikaldean eskubialdean dagoen "Ostatu hau erreserbatu" bannerran sakatuz sartu ahal izango da.

  • Telefonoz 943 32 70 90 zenbakira deituaz.
  • Doan Skype Deitu orain bitartez deituaz.
  • E-mailez: erreserbak@nekatur.net nethelbidera idatziaz.
  • Hurrengo galde-sorta beteaz: Galde-sorta ireki.

Prezio politika

www.nekatur.net web gunean argitaratzen diren prezioak, ostatu bakoitzaren erantzukizunak dira kasu bakoitzean, eta Nekaerreserbak bitartez eginiko edozein erreserbetarako baliogarritasuna dute. Bezeroari ez zaio inongo kasutan Nekaturreko erreserba zerbitzuarekin hitzartuta izan ez den bestelako preziorik kobratuko.

  • Ostatu bakoitzaren fitxan informazio zehatza agertzen da indarrean dauden prezio eta zerbitzuena.
  • Prezio guztiak BEZA barne dute (%10a barne) kontrakoa adierazten ez den bitartean ostatuaren informazioan edo Nekaerrerbaren bitartez.
  • Egonaldiak kontratatzeko orduan, epealdietarako prezioak honela ulertuko dira:
    • Prezioak eguneko: ostatuan pasatako gaueko prezioa.
    • Asteburuko prezioak: ostiraletik iganderako egonaldiak, bi gau.
    • Asteko prezioak: 7 gau jarraietako egonaldiak.

Prozedura

  1. Behin bezeroa ostatuetako batean erreserba egiteko interesa adierazten duenean, harremanetarako datuak eta erreserbaren ezaugarriak eskatzen zaizkio, eta jarraian erreserbaren aurrekontua errazten zaio.
  2. Bezeroak ostatu bateko aurrekontua onartzen duenean, hurrengo 24 orduetan aurre erreserba baieztatuko zaiola jakinarazten zaio."Nekaerreserbak" jabearekin aurre erreserba baieztatzen duenean, bezeroak erraztutako harremanetarako moduaren bitartez eskatutako seinalearen diru-sarrera egiteko bankuko datuak ematen zaizkio. Prozedura hau aldakorra izan daiteke, ostatuak, aurrerakina kobratzeko ezarrita duen moduaren arabera. Ostauak aurrerakinaren ordainketa egiteko eskaini ditzazketen moduak honakoak dira:
    • Banku transferentzia bitartez: Bankuko datuak emango dira bezeroak diru sarrera egin dezan.
    • Kreditu txartela aurrerakina kobratzeko: Bezeroari kreditu txartelaren datuak eskatuko zaizkio eta bertan jabeak aurrerakinaren kargua egingo dio. Behin txartelaren datu zuzenak sartuta, erreserba baieztatu egingo da.
    • Kreditu txartela berme bezela: Egoera hauetan ez da aurrerakin bezela ezer kobratzen, soilik ezeztapen bat baldin badago dagokiona kobratuko litzake. Behin txartelaren datu zuzenak sartuta, erreserba baieztatu egingo da.

      Ostatuak aurrerakinik eskatzen ez badu, jabeak disponibilitatea duela baieztatzen duenean erreserba behin betikoa izatera pasako da.

      Seinalearen diru-sarrera egiteko epea 48 ordutakoa da bezeroak aurre erreserba baieztatzen duen momentutik hasita (aurrerakina eskatzen duten ostatuetan). Beharrezkoa da aurrerakinaren transferentzian kontzeptu bezela aurre erreserba egin duen pertsonaren izen abizenak jartzea. Erreserba baieztapenaren bidalketa azkartzeko, bezeroak, Nekaturri diru sarreraren ordainagiri bidali ahal izango dio emailez (erreserbak@nekatur.net) edo faxez: 943.32.67.00. Transferentziarengatik sortutako kudeaketa gastuak bezeroak ordaindu beharko ditu beti, inongo egoeratan jabearen ardura izango dira.

      Badaude ostatuak Nekaerreserbaren bitartez erreserbak on-line izatea eskaintzen dutenak. Non bezeroari, web gunean kreditu txartelaren zenbaki zuzenak sartuaz, erreserba baieztatzen zaion.

  3. Nekaerreserbak aurrerakinaren diru-sarrera egiaztatzen duenean, bezeroari erreserbaren baieztapen zehaztua bidaliko dio, beste dokumentu batzuekin (barne araudia, e.a.) batera, egongo balira. Hau gertatu arte, erreserba ez da burutua izango.
  4. Erreserba iritsiera eguneko 20:00ak arte bermatua egongo da. Ordurako ez bada iristen erreserba ezeztatua geldituko da (betiere aurretik jabeari kontrakoaz jakinarazten ez zaion bitartean). Bezeroak bere erreserba galduko du, eta baita ordaindutako edozein kopurua bueltatua izateko eskubidea ere.
  5. “Nekaerreserbak” bitartez erreserbatutako ostatuaren eta zerbitzuen erabilera aurretik bi aldeak hitzartutako denbora iraungo du. Aurretik erreserbatutako denboraren gehikuntza edo murriztea “Nekaerreserbasen” gainbegiratuari baldintzatua egongo da.