Helburu komuna dugu

Sarean lan egiten dugu gure ostatuek indarreko araudia bete dezaten, jasangarriagoak izan daitezen, hobeto egokituta egon daitezen eta turistek ondo balora ditzaten. Helburu horiek elkartekide guztiei etengabe ematen dizkiegun zerbitzuen bidez lortzen ditugu.

Nekaturreko kide egin zaitezke Euskal Autonomia Erkidegoan nekazalturismoa, landetxea edo landa apartamentua irekitzeko proiektua baduzu.

Mesedez, irakurri arretaz. Garrantzitsua da ondo ulertzea Nekaturreko kide izan aurreko prozedura, entregatu behar duzun dokumentazioa eta hari lotutako kuotak.

Prozesu erraza da. Aurrera.

Elkartekide bihurtu aurreko baldintzak

Gure elkarteak 3 motatako ostatuak hartzen ditu, Eusko Jaurlaritzaren araudiarekin bat etorriz:

Nekazalturismoak

“Nekazalturismo” terminoak “nekazaritza” eta “turismoa” uztartzen ditu, eta mantenu edo mantenurik gabeko ostatu-eskaintzari egiten dio erreferentzia. Eskaintza hori baserrian edo arkitektura tradizionalari erantzuten dioten beste instalazio batzuetan egiten da, eta nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategi batean integratuta daude; bertan, turistek nekazaritzako eta/edo abeltzaintzako berezko jarduerak esperimentatu ditzakete.

Nekazalturismoek 4 plazako edukiera izan behar dute gutxienez.

Gehieneko edukiera honako hau izango da, plaza osagarriak kontuan hartu gabe:

  • Gelaka eskainitako ostatua: 12 plaza.
  • Osorik lagatako dependentzietan eskainitako ostatua: 18 plaza.
  • Ostatu mistoa: 16 plaza.

Gehieneko edukiera 24 plazakoa izango da, plaza osagarriak kontuan hartuta.

Era berean, banakako gelen gehieneko kopurua 4 izango da.

Dagokion araudiaren esteka

Landetxeak

Landetxeak landa-ingurunean dauden etxeak dira, eta ostatu-zerbitzua eskaintzen dute, mantenuarekin edo gabe, landa-inguruneko arkitektura tipikoa duten eraikinetan.

Landetxeek 4 plazako edukiera izan behar dute gutxienez.

Gehieneko edukiera honako hau izango da, plaza osagarriak kontuan hartu gabe:

  • Gelaka eskainitako ostatua: 12 plaza.
  • Osorik lagatako dependentzietan eskainitako ostatua: 18 plaza.
  • Ostatu mistoa: 16 plaza.

Gehieneko edukiera 24 plazakoa izango da, plaza osagarriak kontuan hartuta.

Era berean, banakako gelen gehieneko kopurua 4 izango da.

Dagokion araudiaren esteka

 

Landa apartamentuak

Landa apartamentuak landa-ingurunean kokatutako apartamentuak dira, eskualdeko edo zonako arkitektura tradizionalaren araberako eraikin edo eraikuntzetan kokatuak.

Landa apartamentuek 24 plazako edukiera dute gehienez.

Plazen edukiera logeletako ohe kopuruaren araberakoa da, literak barne, eta beste pieza batzuetan jarritako ohe bihurgarrien kopuruaren araberakoa.

Egongelan edo jangelan ohe-altzariak jar daitezke, bi plaza gehienez.

Dagokion araudiaren esteka 198-2013

Dagokion araudiaren esteka 199-2013

Aurreatxikitzeko konpromisoaren kuota

Oraindik irekitze-prozesuan bazaude, Nekaturreko kide egin zaitezke aurreatxikitzeko konpromisoa sinatuta, eta zure ostatua ireki bezain pronto gauzatu beharko da.

AURREATXIKITZEKO KONPROMISOA: 50€

Barne hartzen ditu:Nekaturren aholkularitza irekitzeko prozesuan, eta Nekaturrekin hitzartutako hornitzaileekin negoziatutako onurak eta abantailak eskuratzea.

50€ horiek zure atxikitze-kuotatik deskontatuko dira. Atxikitze-kuota zure ostatua irekitzean ordaindu beharko duzu.

Atxikitze-kuota

Behin zure ostatua irekita, Nekaturreko kide bihurtzeko kuota eta urteko kuota orokorra ordaindu beharko dituzu.

Atxikitze-kuotari esker, elkarteak behar bezala funtzionatzeko ezinbestekoa den kalitate-estandarra mantentzen dugu.

Bi aukera daude atxikitze-kuotarako:

ATXIKITZE-KUOTA: 150€

Barne hartzen ditu:sarbidea + Nekaturren plaka + online/telefono bidezko prestakuntza Nekaturren tresnetan.

Kuota orokorra

Urteko kuota orokorra elkartearen funtsezko zerbitzu eta tresnak mantentzeko tarifa da.

Kopuru hori 130€ + ostatuaren egun bateko okupazioa batuta kalkulatzen da (duen gela kopurua hauen batez besteko prezioarekin biderkatuta kalkulatzen da) eta 12 hilabetetan zatitzen da.

Adibidea: 6 gelako ostatu baten urteko kuota, gelen batez besteko prezioa 60€ bada, honela kalkulatzen da:

6 gela x 60€ (gelaren prezioa) = 360€ (egun 1eko okupazioa) + 130€ (kopuru finkoa) = 490€ 12 hilabetetan zatituta = 40,83€ hilean.

6 gela

60€ Gela prezioa

360€

+

130€ Kopuru finkoa

=

490€ Urtean

=

40,83€ Hilean

Entregatu beharreko dokumentazioa

Mesedez, bete eta entregatu formularioa Nekaturreko kide bihurtzeko.

Aurreatxikitze-formularioa hiru modutara aurkez dezakezu:

Edozein zalantza baduzu, mesedez bisitatu, jarri gure bulegoarekin harremanetan edota bisitatu ohiko galderen atala.