Helbidea:
San Pelaio auzoa
48130 BAKIO


Telefonoa :
946 193 395 (Bakioko Turismo Bulegoa)
Helbide elektronikoa :
turismo@bakio.org

Nola iritsi Ikusi Mapan

Deskribapena

Bizkaiko elizarik herrikoienetakoa da, bai kokalekuagatik -itsasoari begirako hegi pintoresko batean- bai antzinakotasunagatik. Harlangaitzezko eraikin xumea da, lau angelu dituen nabeko habearte estu bakarrekoa. Esparru hori kanoi-gangarekin bat egiten du, eta nabeak teilapearekin.

Bloke hau, bistako harlagaintza duena, herri-arkupe perimetralak inguratzen du, teilapeari eusten dien petrilaren gainean sartutako zutabeekin. Era berean, kanpandorre txiki bat du.

Eraikinaren antzinakotasunari dagokionez, zenbait osagai aipa daitezke. Lehenengo eta behin, sarrera, nabearen oinetan kokatutakoa pasabide estua da, janba leunekin finkatuta eta turutatuta; bi zutabe ukondotuak eta leunak euren kapitelekin batera ageri dira; eta, itxiera-arku leuna du, hori inguratzen duten hiru arkiboltekin. Eraikinaren kanpoko aldea chambrande-arekin edo hauts-babesarekin inguratu da. Osagai hori, ia-ia biribila izanik, pilotez osatutako apaindurak daramatza.

Atariari dagokionez, azpimarratzekoa da kapitelen bi bikoteak, landare-motako lantze eskematikoa izanik; kapitel korintiarrak, ildaska oinarrizko eta ugariekin, tipula baten geruzak izango balira.

Bigarrenez, San Pelaio elizan kapera nagusian sartzeko garaipen-arku izugarria dago. Zorrotza da eta dobela pisutsuekin eta kapitel handiekin osatutako arkua zutabe gogorretan kokatzen dira, tailu sinpleko bi edo hiru ildaska eta kaulikolekin; horietatik bolak ditu zintzilik. 

Azkenik, burualdea aztertu behar dugu, harlagaintzazko ganga zorrotzarekin, eta, batez ere, ekialdera begira dauden erdi-puntuko eta gezi itxurako leihoekin. Baogune horretan apaingarrien sistema azpimarratu behar da, fuste txikiekin eta kapitelekin. Horiek ezberdinak dira euren artean; bata, saskia, zirkuluz egindako sare bikoitzarekin eta gainjarritako erronboekin; bestea, begizta lodiekin egindako sarea, hutsuneetan botoiekin. Kapitelei dagokienez, biak berdinak dira: erditik ateratzen diren hainbat geruzak dituzte, tipularen epitelioak izango balira bezala, atarian eta inguruan dagoen hauts-babestokikoan daudenen antzekoak.

Irudiak eta bideoak

Aterpetxeak Hurbiltasunaren Arabera

21 emaitza