INFORMAZIOA
C/ Jauregi, 19.
20700 Urretxu (Gipuzkoa)
Tel.: 943.038088
kultura.ur@urretxu.net

Aste Santuan: apirilaren 17tik 21era itxita (biak barne)

Bisitaldi gidatuak: ordua eskatu behar da. Ordutegi malgua. Sarrera: 3 € laguneko.

Bisitaldi libreak: sarrera doan

Nola iritsi Ikusi Mapan

Deskribapena


Mineralogia eta paleontologia zaleek ongi asko estimatuko dute Aguado-Goñi sendiak Urretxuko Udalari denboraldi baterako utzi zion bilduma, geroago eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, Udalak erosi eta handitu zuena guztion eskura dagoen museo bihurtu arte.

Mineralen aretoan 1000 beira-erakustoki txiki daude, materialen tipologiaren arabera hamaika horma-erakustoki handietan banatuta. Mineral bakoitzaren -haietatik asko Euskal Herrian jasotakoak- hasierako izena, jatorria eta formula kimikoa ezagutuko ditugu. Fosilak, bost kontinentetatik ekarriak, denboraren ordulari gisa aurkezten dira, geologia-aro bakoitza erakusteko.

Museoa Urretxuko Kulturretxeko beheko solairuan kokatuta dago.

Irudiak eta bideoak

Aterpetxeak Hurbiltasunaren Arabera

21 emaitza