INFORMAZIOA
Euskadi Plaza, 48840
GUEÑES - BIZKAIA
Tel. 946 690 004 (Udaletxea)
E-maila: info@enkartur.net (Enkarterritako Turismo Elkartea)

Nola iritsi Ikusi Mapan

Deskribapena

Santa Maria eliza monumentala XVI. mendean eraiki zuten. Elementu gotiko (portada eta lehen zatia) eta errenazentisten (tenpluaren gainerakoa) nahasketa bat da. Lau tartetan banatutako hiru nabe ditu. Zutabeetan oinarritzen dira gangak, lau puntako izardunak dira.

Hegoaldeko portada ikusgarria eta aberatsa da apaindurari dagokionez. Errege Katolikoak deitzen den estilokoa da, oparotasun handikoa eta apaindura gotiko eta errenazentistak nahasten dituena. Oinetako portada berriz, pilastren arteko garaipen arkua da.

Erretaula nagusia zur polikromatuzkoa da, XVII. mendeko pieza barrokoak ditu, estilo horren aldirik klasiko eta gogorrenekoak. Santa Maria elizak baditu altxor gehiago ere barruan: sakristiako tiradera-altzaria, pinturak, urregintza, beste erretaula batzuk, etab.

Irudiak eta bideoak

Aterpetxeak Hurbiltasunaren Arabera

21 emaitza