
Lezamako Etxe
Sopuerta/Bizkaia
Nekazalturismoa: 12 Pertsonak + 4 Ohe osagarriak
65,00 €tik aurrera logelan
INFORMAZIOA
Areatzako haitzuloa Euskadin dago, Galdamiz herrian, herriaren erdigunetik iparmendebaldera eta haitzuloa bera dagoen ibarraren kotatik 60 m inguruko altitudean.
Haitzuloa, izatez, Galdamizko mendi-mazisoaren hegomendebaldeko maldan dago. Mendi-multzo horretako gailurrik garaienak 800 metro ingurukoak dira. Ganeran, Eretza eta Pico de la Cruz dira nagusienak. Haitzuloa itsasotik 10 km ingurura dago artez arte. Itsasotik aztarnategira gertuen dauden herriak Santurtzi eta Muskiz dira bakoitza alde banatan.
Nola iritsi Ikusi MapanAreatza I haitzuloko galeria nagusian daude aztarnategia -jada zati bat azterturik- eta labar-irudiak. Galeria horretarako sarrera mendebaldean dago eta nahiko zabala da.
Haitzuloan barneratu eta berehala dago, sala handi batean, historiaurreko aztarnategia. Hori batez ere J. M. Apellanizek aztertu zuen 1972tik aurrera.
Aztarnategi horri buruz ez da gauza askorik argitaratu eta argitaratu dena zeramika duten mailei buruzkoa izan da gehienbat. Oraindik aztertzeko daude maila paleolitikoak. Zeramika duten mailetan Neolitoko eta egundainoko aztarnak daude. Maila horien azpian maila mesolitikoak daude, eta horien azpian Azil aldiko aztarnak dituena.
Salaren barru aldean, sarreratik 30 bat metrora, galeria handi baten ahoa dago. Horren neurriak: batez besteko zabalera, 20 metro inguru eta garaiera, 3 bat metro. Galeriaren hasieratik eta 60 metroko sakonera, hau da, sarreratik 90 bat metrora, eskuinetarantz doan arlanpa baten gora joz (Hegoalderantz) galeria estu eta baxu bat aurkituko dugu. Galeria horrek 40 metro inguruko luzera du, eta belauniko ibili behar da bertan. Benetako katu-zuloa da, batez era amaieran, orein-irudiak dauden gelatxora iristean.
Galeria nagusian jarraituz eta gelatxora eramaten duen galeria esturako sarreratik 80 m ingurura, beraz sarreratik 170 metro ingurura, uroaren multzoa dago, eta hortik gertu, emakumezkoaren irudi antropomorfoa.
21 emaitza
Sopuerta/Bizkaia
Nekazalturismoa: 12 Pertsonak + 4 Ohe osagarriak
65,00 €tik aurrera logelan
7 KM-ra
12 KM-ra
19 KM-ra
19 KM-ra
19 KM-ra
Barrika/Bizkaia
Landa-etxea: 12 Pertsonak + 2 Ohe osagarriak
75,00 €tik aurrera logelan
20 KM-ra
21 KM-ra
21 KM-ra