Euskadi, hurbiletik. Harremanak maitasuna sortzen duelako
Euskaldunok itxiak, serioak, langileak, zozo samarrak eta harroxko samarrak omen gara. Zer du egiatik honek?
Topiko batzuk benetakoak dira, eta beste batzuk ez hain benetakoak, baina egon ziur euskaldun batek adiskidetasuna eskaintzen badizu eta etxeko ateak irekitzen badizkizu, bizitza osorako dela. Hori horrela da.
Egia da, halaber, gure kulturaz harro gauden pertsonak garela.
Hizkuntza propioa eta ohitura oso errotuak ditugu, nahiz eta egunerokoan ez dugun harririk jasotzen, ezta enborrik mozten ere. Horiek euskal kirolak dira, hasiera batean arraroak irudituko zaizkizu, agian, baina badute bere azalpena: landa-inguruneko lan-jardueretan dute jatorria.
Hain zuzen ere, landa-ingurune horretan daude gure ostatuak.
Nekatur gara, Euskadiko nekazalturismo, landetxe eta landa apartamentuen Elkartea.
Nekaturren uste dugu bidaiatzeko modurik onena helmugako kulturan murgiltzea dela eta, horregatik, gure adiskidetasuna ez ezik, gure etxera eta Euskadiren bihotzera sartzeko giltza ere eskaintzen dizugu.
Aurkitu zure ostatuaLanda edo hiria? Denerako uneak daude
Estresa XXI. mendeko gaitza da. Pantailetara konektatuta bizi gara, etengabe estimuluz, zarataz eta kutsaduraz inguratuta, eta ez gara ohartu ere egiten, baina gure bizi-kalitatea murriztu egiten dute.
Estresarekin bizitzeak arazoak sortu ahal dizkizu maila guztietan, zure beharrak eta familiarenak bigarren mailara pasatzeraino.
Hainbat ikerketak diotenez, naturarekiko harremana, gizarte-lotura, osasuntsu jatea eta ondo lo egitea giltzarri dira zure osasuna berreskuratzeko.
Landa-ingurunean ez dago kutsadurarik, ez zaratarik, ezta jendetzarik ere.
Gure ostatuetako atea irekitzen dugunean, zure senideekin konektatzera eta gure bizimodua partekatzera gonbidatzen zaitugu.
Gure ohiturak partekatzea, gure hizkuntza entzutea eta gure sukaldaritza dastatzea eskaini nahi dizugu.
Gelditzera eta benetako euskal abegikortasunaz gozatzera animatu nahi zaitugu.
Ohitura osasuntsu hori dugu. Gure izaera da.
Entzun gure apopiloek zer dioten
Elene Tarin
Nekaturrekin dudan esperientzia ezin hobea da, badira urte batzuk ezagutzen ditudala. Profesionaltasun handia, tratu atsegina, azkartasuna eta eraginkortasuna, eta produktuaren kalitatea azpimarratu nahi ditut. Gaur arte, elkarte honetatik jasotako zerbitzuak apartekoak izan dira.
Zerbitzu hauei dagokienez, ostatu bakoitzean izandako bizipena ezin hobea izan da.
Hitz onak baino ezin ditut izan Nekaturrekin eta ezagutu ditudan ostatuetako jabeekin, eta ez dira gutxi. Jende zoragarria, beti egoerak eskatzen duen mailako zerbitzuak eta eskaintzen denarekin bat datozenak, huts egin gabe.
Association Chamoys Pyreneens
Gure elkarteak adimen-desgaitasuna duten helduentzako egonaldiak antolatzen ditu.
Horretan, Nekaturrek laguntzen digu duela urte askotatik eta oso pozik gaude duen erantzun-gaitasunarekin, prestasunarekin eta landa-ostatuen erosotasunarekin. Jabeak beti oso atseginak eta abegikorrak izaten dira gure publikoarekin. Plazera da haiekin lan egitea.
NEKATUR gara, euskadiko nekazalturismo, landetxe eta landa apartamentuen elkartea
1991z geroztik, zaindu nahi ditugun natura-ingurune, kultura-ondare eta bizimodu tradizionalaren alde dihardugu.
Gure ostatuak zuk erabateko euskal esperientzia bizitzeko abiapuntua dira.
Deskargatu gure katalagoaBadakigu zure oporrak zein garrantzitsuak diren
Sarean lan egiten dugu gure ostatuek indarreko araudia bete dezaten, jasangarriagoak izan daitezen, hobeto egokituta egon daitezen, eta zuk segurtasunez eta lasaitasunez bidaia dezazun.
Webgune honetan, zure ostatua aukeratzeko behar duzun informazio guztia bildu dugu, baina, zure zalantzak argitzeko, gure aholkulari adituen taldearekin harremanetan jar zaitezke, telefonoz edo posta elektronikoz.
Egiten dugun guztian, zerbitzuan, informazioan eta web-orrian gure bihotza eta ezagutza jartzen dugu egunero.
Nekatur-en turismo arduratsuaren alde egiten dugu
Nekatur konpromiso handiko elkartea da, tokiko kultura eta tradizioak eta kultur ondarearen elementuak zaintzen dituena. Bertako komunitateak gure jarduera turistikoetan parte hartzera bultzatzen ditu, haiek onura ekonomikoak, sozialak eta kulturalak jaso ditzaten; bereziki, enplegua.
Sakon sinesten dugu gure zeregina ez dela soilik klima-aldaketaren ondorioak arintzea, baizik eta gure ingurunea hobetzeari positiboki laguntzea. Horregatik, Nekatur Jasangarritasunaren Praktika Onen Gida garatu dugu, Euskadiko Ekoturismo Mahaia eta Espainiako Ekoturismo Elkarteko kide gara, Euskadiko Etika Kodea eta Queer Destinations Committed eta Bai Euskarari ziurtagiria eskuratu ditugu.
Gure helburua kolektibo gisa da jasangarritasuna eta inklusioa integratzea elkartutako ostatuko eguneroko jardunean, turismo garapenerako oinarrizko printzipio gisa.
Gure ostatuak jasangarriak eta inklusiboak izateak esan nahi du mundua etorkizuneko belaunaldientzat leku hobea izango dela.
Hori da gure helburua.
Aurkitu zure ostatu jasangarriaJarri harremanetan aditu batekin eta antolatu zure oporak
Idoia Ezkurdia

Amaia Pagola


Iban Lopitz

Ane Cospedal
Jarri gurekin harremanetan
Deitu diezagukezu 943 32 70 90 zenbakira.
Idatz diezagukezu posta elektronikoz agroturismo@nekatur.net helbidera.
Jaso Nekaturren berriak
Gure familiako kide izatea nahi dugu.
Ireki atea eta egon gurekin harremanetan, gure zerrendan izena emanda. Aldizkako newsletter bat bidaliko dizugu zure oporretarako ideiekin, eta eskaintza eta deskontuei buruzko mezuak, noizean behin.
Ongi etorri!