Elkarte dinamikoa

Ezagutza partekatzea, beste ostatu batzuen jabeekin harremanak izatea eta lankidetzan aritzea, berez, balio mugagabea da negozio baten ardura duen edonorentzat. Horri eskaintzen ditugun zerbitzu guztiak gehitzen badizkiozu, orain arte zergatik ez zaren bazkide egin galdetuko diozu zure buruari.

Bazkide egin bazara, atera etekina.

Deskargatu zerbitzuen katalogoa

1991tik ari gara landa-ostatuekin lanean. Horregatik, ederki dakigu honelako negozio batek zer erronka dituen, eta gauzatzen lagundu ahal dizugu. Baina ez gara horretara mugatzen.

Modu aktiboan lan egiten dugu helburu hauek betetzeko:

  • Zure ikusgaitasuna biderkatzeko
  • Zure kostuak eta ahalegin-orduak murrizteko
  • Zure ahotsa gehitzeko

Begira nola egiten dugun.

Zure ikusgaitasuna biderkatu egiten dugu

Landa-ostatuetako jabe asko ez dira sektore honetakoak berez. Negozioaren atea irekitzen dutenean ohartzen dira bezeroak erakartzea hasieran dirudien baino prozesu konplexuagoa dela, eta ahalegin jarraitua egin behar dela.

Nekatur da, agian, zure kabuz iritsi ezin zaren merkatu eta bezero potentzialetara iristeko giltza.

Zuri laguntzeko, bi eremutan dihardugu:

Sustapena

  • Webgune erakargarria eta ondo kokatua dugu. “Landa-ostatua Euskadin”, “nekazalturismoa Euskadin”, “landetxea Euskadin” edo “landa apartamentua Euskadin” terminoak bilatzen badituzu, Googleko lehen postuetan agertzen gara.
  • Hedabide guztiak lantzen ditugu, komunikabideak, sare sozialak eta e-mail marketina barne, eta publizitatean inbertitzen dugu etengabe.
  • Urtero sustapen-materiala argitaratzen dugu, esate baterako, mapak, bideoak, etab. Material hauek joaten garen estatuko eta atzerriko azoka eta ekitaldietara eramaten dira.
  • Ekitaldietan, azoketan parte hartzen dugu, eta hainbat jarduera gauzatzen ditugu, gure elkartearen eragina eta irismena maximizatzeko.

Salmentak

  • Zuzenean saltzen dugu, webgunearen bidez. Bertan, zure ostatuari buruzko informazio zehatza eta erreserbatzeko aukera agertzen da.
  • Telefonoz, txatez eta posta elektronikoz artatzen ditugu turistak, zure ostatua erreserbatzerakoan izan ditzaketen arazoak argitzeko. Bere hizkuntzan erantzuten diegu.
  • Aplikazio bat jartzen dugu zure eskura, zure ostatua bisitariei nola eta noiz eskaini nahi diezun konfiguratu ahal izateko, jaso nahi dituzun erreserba-motak aukeratze aldera.
  • Zure ostatua merkaturatu eta aberastu egiten dugu, bisitatzen gaituztenentzat erakargarriagoak diren beste jarduera batzuk eskainiz.

Kostuak eta ahalegin-orduak murrizten ditugu

Ostatu txiki baten arduraduna edo jabea zaren aldetik, askotan denetik egitea eta jakitea egokitzen zaizu, baina eguneko orduak mugatuak dira.

Honako zerbitzu hauek zure eskaintzaren kudeaketa eta hobekuntza erraztuko dizute. Horrela, zure denbora optimizatuko duzu:

Aholkularitza pertsonalizatua

  • Ostatu bat daukan edonork, noizbait, egoera bereziren bat bizi izaten du, hala nola, ostatua irekitzean, araudia aldatzean. Aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dizugu, aurre egin beharreko edozein egoera korapilatsu jorratu eta konpontzeko.
  • Elkartekideek asko baloratzen dute dirulaguntzen inguruan ematen diegun informazio guztia, izan ere, eskaera-prozesuan ere bideratu eta lagundu egiten baitiegu.

Tresna teknologikoak

Zure ostatua indarreko araudiaren arabera kudeatzeko behar dituzun tresna guztiak eskura jartzen dizkizugu, honako hauek barne:

  • Nekagest, ostatuaren kudeaketa osorako programa:
    • Aurrekontuak sortu eta fakturatu TicketBAIrekin.
    • Turismok eskatzen duen sarrera- eta irteera-fitxa sortu.
    • Bezeroen datu-basea.
    • Bidaiariak erregistratu eta Ertzaintzara bidali.
    • Datuak Eustatera eta INEra bidali.
    • Online check-in egiteko tresna.
    • Bezeroari ordainketa partziala edo osoa eskatzeko tresna.
    • Etab.
  • Nekaescan APPa, nortasun-agiriak eskaneatu eta Ertzaintzara bidaltzeko, Turismok eskatutako sarrera eta irteera fitxak sortzeko, erreserbak kudeatzeko, eta abarretarako aplikazioa.
  • Channel Manager, tresna honekin egun erabilgarriak, denboraldiak, prezioak eta gutxieneko gauak kudea daitezke toki bakar batetik, atari desberdinetan.
  • Erreserba Motorra zeure web-orrirako.

Aurrezkia eta deskontuak

  • Hornitzailerik onenak aukeratzeko azterketak egiten ditugu. Haiekin baldintza eta tarifa onuragarriak negoziatzen ditugu, elkarteko ostatuei zerbitzu emateko, besteak beste, argindar edo gas kontratuak eta aseguruak.
  • Zure kuotarekin doako sarrera eskaintzen dizugu hainbat tresna teknologikotara, hala nola, Nekagest APPa, Kudeaketa Programa, eta zure web-orrirako Erreserba Motorra.
  • Kolektibo gisa, Euskadiko hainbat baliabide turistikotarako deskontuak negoziatzen ditugu, zure bezeroei eskaini ahal izateko eta haien poza areagotzeko.

Prestakuntza

  • Beste lan-arlo oso estimatu bat prestakuntzaren bidez egiten den etengabeko hobekuntza da. Ekoturismo zigiluaren eta jardunbide jasangarrien inplementazioa, edota kudeaketa-jardunbide egokien sistemak sustatzen ditugu.
  • Ikasteko bisitak eta eskatutako ikastaroak antolatzen ditugu, betiere elkartekideen beharren arabera.
Nekatureko jabeak prestakuntza jasotzen

Zure ahotsa gehitzen dugu

Elkartegintzan eta lankidetzan erabat sinesten dugu, eta kolektibo gisa jarduten dugu, elkartekide guztien interesak defendatzeko, eta baterako akordioak eta onurak lortzeko. Elkartasunean dago indarra.

Zure eskubideak eta interesak defendatzen ditugu

  • Solaskide gisa jarduten dugu Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundi eta beste erakunde batzuen aurrean, eskualdeko turismo-erakundeekiko eta intereseko beste erakunde batzuekiko lankidetza sustatuz, turismo-garapeneko proiektuetan eta planetan modu kohesionatuan lan egiteko.
  • Sektoreari eragiten dioten araudi-aldaketekin zerikusia duten lan-mahaietan parte hartzen dugu, eta gure jarduera errazten duten laguntzak eskatzen ditugu.

Nekaturrek kalitatezko turismo jasangarria sustatzen du, Euskadiko landa-turismoaren zutarri diren elkarteko ostatuen errentagarritasun ekonomikoa bermatzeko egiten du, zure onurarako zerbitzu-zorro zabal baten bidez.

Aprobetxatu gure zerbitzuak