

Areta etxea
Salinillas de buradon | gatzaga buradon/Alava | Araba
Nekazalturismoa: 9 Pertsonak + 3 Ohe osagarriak
65,00 €tik aurrera logelan
INFORMAZIOA:
Goitur: industria pabilioia 18,
20240 ORDIZIA
Tel.: 943.16.18.23 / 610.40.51.49
Nola iritsi Ikusi MapanKonpostelarako erromesaldiak XI. mendean ezagutu zuen bere loraldia, baina bide honek, Errege-bidea bezala ezaguna, aurretik osatzen zuen lurraldearen zutabeetako bat. Erromatarren garaitik erabili ohi zen bide hau, Oria ibaiaren haranean barrena abiatzen da Gipuzkoa Berdetik Arabako lautadara iritsi arte, Gaztelako mesetara bidean.
Europatik Bidasoako ibai-ahora etorritako erromesek bide hau erabiltzen jarraitu zuten. Bazekiten ez zela Barnealdeko Bidea biderik laburrena, baina erosoagoa, babestuagoa eta seguruagoa zen. Alfontso X. Azkarrak gotortutako herriak sortu zituen bidean zehar, komunikazio-ardatz honen garrantzia areagotuz. Hala ere, erromesei nekeza egiten zitzaien San Adriango tunelera iritsi aurreko aldapa igotzea, beste aldeko paisaia guztiz ezberdinean atseden hartzeko, hau da, Arabako lautadaren paisaian.
1go Etapa: Irun - Andoain (30,9 Km)
Santiago zubitik Bidasoa ibaia zeharkatu eta Gipuzkoan sartzen gara Irun aldetik, eta bertako Junkal elizan dago Ama Birjina beltzaren irudi erromanikoa. Guretze auzoa igaro eta gero, bideak Oiartzungo landa-bide ezberdinak hartzen ditu Astigarragaraino, bere sagardoarengatik ospetsua den herria. Santiagomendiko ermita txikira igoko gara han, XIII. mendekoa, Santiago Bideko ikur nabarmenetako bat gure lurraldean. Bideak Hernani herriko ertzetik jotzen du, Urumea ibaiertzetik, Urnietan sartu baino lehen. Trenbidea izandako ibilbideak Andoainera zuzenduko gaitu.
2. Etapa: Andoain - Beasain (36,6 Km)
Andoaindik, Barnealdeko Bideak Oria ibaiari segitzen dio, errepide eta baserri gune artean igaroz, Villabona, Anoeta eta Hernialdeko herri txikitik barrena, Tolosan sartu arte. Alfontso X.a Azkarrak sortu zuen herrietako bat izan zen Tolosa, gerora Gipuzkoako hiriburua izango zena. Erromesak hartzen zituen Ospital-Zaharrak, Idiakez jauregiak eta Santa Maria elizak geldiunetxoa eskatzen dute. Hemendik, mendi artera jotzen du bideak, Albizturgo Santa Marina auzotik eta Murumendi mendiko magaletik, Gipuzkoako ardatz geografikoa. Beasainera jaitsiz, Igartzako monumentu-saila aurkituko dugu.
3. Etapa: Beasain - Zalduondo, Araba (34,3 Km)
Besaindik, bideak Olaberriara egiten du gora, Goierriko balkoi modukoa den horretara, eta Kurutzetara gerturatzen gaitu, Idiazabalen. Segura da hurrengo helmuga. Bertan hirigune historikoak, monumentu izendatu zutena, bere Erdi Aroko egitura gordetzen du. San Barbara ermitaren albotik igaroko gara Zegamara iristeko, bidean gora eta behera egin ondoren. Zegamako erromesen ospitalea gaur egungo Elur Zuriko ermitan zegoen. Gero basoan barrena igoko gara, Iruetxea eta Sancti-Spiritus ermitak begi bistan dauzkagula, San Andriango tunelera garamatzan lautadara iristeko, antzinako igarobidea harkaitz zuloan barrena. Segituan, Araba.
21 emaitza
Salinillas de buradon | gatzaga buradon/Alava | Araba
Nekazalturismoa: 9 Pertsonak + 3 Ohe osagarriak
65,00 €tik aurrera logelan
< 1 KM
Ariñiz | ariñez/Alava | Araba
Nekazalturismoa: 16 Pertsonak + 4 Ohe osagarriak
45,00 €tik aurrera logelan
Asteasu/Gipuzkoa
Nekazalturismoa: 12 Pertsonak + 6 Ohe osagarriak
34,00 €tik aurrera logelan
< 1 KM
< 1 KM
< 1 KM
Donostia / san sebastian/Gipuzkoa
Landa-etxea: 10 Pertsonak + 7 Ohe osagarriak
57,00 €tik aurrera logelan
< 1 KM
Segura/Gipuzkoa
Nekazalturismoa: 15 Pertsonak + 4 Ohe osagarriak
50,00 €tik aurrera logelan
< 1 KM
Agurain/Alava | Araba
Landa-etxea: 10 Pertsonak + 3 Ohe osagarriak
40,00 €tik aurrera logelan
< 1 KM
Oiartzun/Gipuzkoa
Nekazalturismoa: 16 Pertsonak + 7 Ohe osagarriak
44,00 €tik aurrera logelan
< 1 KM
Astigarraga/Gipuzkoa
Nekazalturismoa: 16 Pertsonak + 1 Ohe osagarria
50,00 €tik aurrera logelan