2 KM-ra
Ozollo
Gautegiz arteaga/Bizkaia
Landa-etxea: 8 Pertsonak + 2 Ohe osagarriak
70,00 €tik aurrera logelan
INFORMAZIOA
Basondo auzoa 48315 Kortezubi
Tel: 944 65 16 57
santimamine@bizkaia.eus
Bisita egiteko, aurrez erreserbatu behar da.
Nola iritsi Ikusi Mapan
Milaka urteko paisaia
Aurreko mendeko hainbat urtetan, Santimamiñeko koba erreferentzia lekua izan da gure lurraldean. Hamarkada askotan, bizkaitarren ondoz ondoko belaunaldiak haitzulotik ibili eta bertako labar-pinturak eta labar-grabatuak ikusi ahal izan dituzte. Egun, 90 urtetan bisitak izan ondoren, nahitaezkoa da koba garbitu eta zaintzeko lan sakona egitea, haitzuloa benetako altxor geologiko, artistiko eta arkeologikoa baita. Zati fisiko bat eta zati birtual bat duen aurkezpen berritu baten bidez, jendeak multzoa ingurumena errespetatuz eta modu arduratsu batean ezagutzeko eta horretaz gozatzeko aukera izango du.
Tarteak
• Bisitaldi berria Santimami baselizaren ondoko kioskoan (Basondo, Kortezubi) hasiko da. Hortik bisitari-taldea kobaren sarreraraino igoko da, gidari batekin batera. Tarte horretan, bisitariak artadi kantauriarraren natur inguruneaz eta bertako landare eta animalien berezitasunez ohartuko dira.
• Kobara iristean, orain dela urte batzuk aztarnategiaren inguruan berriro hasitako ikerketa-lanak egiaztatuko dituzte eta lan ondorioen berri emango zaie.
• Ondoren, Santimami baselizara itzultzean, bisitariek hai-tzuloaren 3D erreplika birtual bikain baten bitartez, koban zehar ibili, haren eraketa eta morfologia ulertu eta, jakina, koba barruko historiaurreko artea miresteko aukera izango dute.
Nola heldu?
Gernika-Lumoko ingurabidean, Lekeitiorantz joko dugu, BI 635 errepidetik Barrutiako biribilguneraino. BI 2238 errepidetik jarraitu eta Idokiliz auzoa igaro ondoren, eskuineko desbideratzea hartuko dugu BI 4244-tik, errepidea bukatu arte, Lezikako aparkalekuan.
Tarifak
Orokorra: 5€
Murriztua: 3€, 26 urtetik beherakoak, 60 urtetik gorakoak, pertsona ezinduak, langabeakl, pentsiodunak eta kide ugariko familia.
Doako sarrera: 12 urterarte, irakasle, arkeologo, gidaria, eta prentsa akreditatuak, haitzuloaren eguna: osteguna, DIM: maiatzak 18, herriko jaia, Nagusi txartela, ICOM txartela.
Eskoletako taldeak: euro bat ikasleko.
Beste taldeak: 10 pertsona baino gehiago. 1,5 euro pertsonako gehi 10 euro.
21 emaitza
2 KM-ra
Gautegiz arteaga/Bizkaia
Landa-etxea: 8 Pertsonak + 2 Ohe osagarriak
70,00 €tik aurrera logelan
Gautegiz arteaga/Bizkaia
Nekazalturismoa: 18 Pertsonak + 4 Ohe osagarriak
80,00 €tik aurrera logelan
3 KM-ra
4 KM-ra
Ibarrangelu/Bizkaia
Nekazalturismoa: 14 Pertsonak + 2 Ohe osagarriak
65,00 €tik aurrera logelan
5 KM-ra
Gautegiz arteaga/Bizkaia
Landa-etxea: 4 Pertsonak + 1 Ohe osagarria
60,00 €tik aurrera 2 apartamenduak
Ajangiz/Bizkaia
Landa-etxea: 8 Pertsonak + 5 Ohe osagarriak
55,00 €tik aurrera logelan
6 KM-ra
Munitibar/Bizkaia
Landa-etxea: 10 Pertsonak + 3 Ohe osagarriak
350,00 €tik aurrera etxe osoan