
Balentziaga
Azkoitia/Gipuzkoa
Nekazalturismoa: 10 Pertsonak + 3 Ohe osagarriak
45,00 €tik aurrera logelan
20730 Azpeitia (Gipuzkoa)
santutegia@loyola.org
loiolasant@euskalnet.net
Harremanetarako: Tf.: 943-02 50 00
Turismo arloa: eneko@sjloyola.org
Monumentu Gunea Honakoa dugu Ignaziotar Lurraldearen bihotza eta arima, santuaren jaioterria. Loiolako Santutegiko monumentu gunea Erdi Aroko Loiolatarren Dorretxearen (Etxe Santua) inguruan urteen joanean elkartu diren eraikinek osatzen dute. Erdi-erdian, izaera erlijioso eta espiritualeko eraikin hauen guztien artean indar handiz agertzen zaigu Loiolako Basilika, goiko aldean kupula handi bat duela eta ataurrea, berriz, Espainiako barrokoaren modalitate jori eta oparoa zen estilo txurrigereskoan egina. Loiolatarren Dorretxea - Etxe Santua Oñatz eta Loiolatarren Erdi Aroko Dorretxe zaharrean jaio zen Loiolako Iñigo 1491ean eta han bihurtu zen Jainkoarengana 1521ean. Etxe hau dugu Loiolako Santutegiaren bihotza eta haren izatearen muina. Etxe ikusgarri honen beheko zatia harrizkoa da, ia erabat itsua, habe eta hutsarterik gabea. Benetako gotorleku bat zen, XIV. mendearen amaiera aldera Iñigoren herenaitonak, Beltran Ibañez Loiolakoak, eraikia. Goiko zatia, berriz, adreiluan egina da, mudejar itxura garbikoa, leiho ugariz eta ertzetan lau garita handi apaingarrirekin, eta begizta-sare mudejarrez apainduak. Ez da dorre militarra, jauregia baizik. Iñigoren aitonak, Juan Perez Loiolakoak, egin zuen 1460ean. Gaur egun jendearentzat irekia dago eta bisitatu egin daiteke, entzungaien laguntza duten ikustaldien bidez. Entzungai horietan San Ignazioaren bizitzaren berri ematen da eta Oñatz-Loiolatarren eguneroko jarduna nolakoa zen ere ezagutu daiteke etxeko geletan harat-honat ibilita. Horien guztien artean Konbertsioko Kapera izenekoa aipatu dezakegu, eraikinaren azken solairuan dagoena, gela horretan gainditu baitzituen Loiolako Iñigok ebaketak eta heriotza arriskua. Sendatzen ari zela Kristoren eta Santuen gaineko hainbat liburu irakurri zituen eta horien bidez etxeko otoiztegian ikusi zuen bizimoldez aldatu behar zuela eta Jesukristoren bila erromes joan. Hala egin zuen eta, ondorioz, santutasun bideari ekin zion, Loiolako Ignazio Santua bihurtzeko. Loiolako Basilika Basilika hau arkitektura barrokoaren erreferentzia garbia da. XVII.mendean hasi zen eraikitzen, eta 1738an inauguratu zen San Ignazioren ohorez. Tenplu ikusgarri hau Berniniren ikasle zen Carlo Fontana arkitekto italiarrak diseinatu zuen, Vatikano txiki baten antzera eta Zaldua, Lekuna eta Ignacio Ibero maisu euskaldunek egin zuten. Estilo barrokoa garbi-garbikoa denez, oin zirkularra du eta kupula eder-bikainak eta linterna ikusgarri batek osatzen dute multzoa. Aldare nagusia estilo txurrigereskoan egina da eta erdian San Ignazioren zilarrezko irudi bat dago, 1758az geroztik.
21 emaitza
Azkoitia/Gipuzkoa
Nekazalturismoa: 10 Pertsonak + 3 Ohe osagarriak
45,00 €tik aurrera logelan
5 KM-ra
Zestoa/Gipuzkoa
Landa Apartamentua: 15 Pertsonak + 5 Ohe osagarriak
100,00 €tik aurrera apartamenduan
Errezil/Gipuzkoa
Landa-etxea: 4 Pertsonak + 4 Ohe osagarriak
80,00 €tik aurrera apartamenduan
8 KM-ra
9 KM-ra
9 KM-ra
9 KM-ra
Deba/Gipuzkoa
Landa-etxea: 11 Pertsonak + 3 Ohe osagarriak
140,00 €tik aurrera apartamenduan
Zestoa/Gipuzkoa
Nekazalturismoa: 10 Pertsonak + 2 Ohe osagarriak
65,00 €tik aurrera logelan
Beasain/Gipuzkoa
Nekazalturismoa: 8 Pertsonak + 3 Ohe osagarriak
160,00 €tik aurrera etxe osoan
10 KM-ra
Zestoa/Gipuzkoa
Landa-etxea: 8 Pertsonak + 2 Ohe osagarriak
231,00 €tik aurrera etxe osoan
10 KM-ra