Gordexolako bereizgarrien artean interes handiko guneak aipatu behar ditugu, hala nola, baserriak, dorretxeak, jauregiak, landetxeak, elizak, baselizak... Eraikinok ondo zaindutako baso ederrez inguratuta daude.
Ondare zabal horren zati bat zuzenean Amerikari lotuta dago, izan ere, zenbait jauregi, baseliza eta eliza kontinente horretatik zetorren diruarekin ordaindu ziren. Gordexolan Erdi Aroko paisaia eta paisaia modernoa nahastu egiten dira. Jarduera nagusiak nekazaritza, abeltzaintza, baso ustiapena, burdingintza eta ogi-ekoizpena dira.
Gordexolako kaleek eta eraikinek altxor historikoak eta arkitektonikoak gordetzen dituzte. Indianoen landetxeek, dorretxeek, jauregiek, olek, elizek eta baselizek Gordexolako ondare historiko-artistikoa osatzen dute.