Amari egian eta maitasunean oinarritutako babesgunea da, izateko leku bat non bizitzak erdigunean dauden, osasuna ereiten den eta Natura zaindari dugun. Bi emakumeen arteko begirunetik sortutako zaintza eta arreta eskaintzen dugu. Gertutasun, apaltasun eta errespetuaren magalean eraikitako proiektu ...honek esperientzi integral eta kontziente bat bizi nahi duen orori ateak zabaltzen dizkio. Landetxe bat izateaz gain, Amari transformazio eta ikaskuntza espazio moduan sortu dugu. Lasaitasuna, natura eta gorputzak lerrokatzen diren leku bat, berrezartzeko, orekatzeko, norbere burua behatu eta aldi berean bizikidetza jator batean konpartitzeko toki seguru bat. Hau dena gertatzeko gure ardura hartzen dugu konfiantzaz eta xamurtasunez gure balioak egonaldian presente egoteko. Sei gela bikoitz ditugu, bakoitza bere bainugelarekin, bilera edo ikasketa gune bat, masaje eta terapia indibidualen gela, talde jarduera anitzetarako espazioa, egongela, sukaldea, jantokia eta terraza. Gure indargunetako bat elikadura konzientea da eta hau eskaintzen dugun gosarian islatzen da. Gainera, taldean etortzen diren haientzat, gainontzeko otorduak ere eskaintzen ditugu, aurrez pentsatu eta antolatutako menu egokituen bitartez. Kantauriko harribitxi den Getariako San Prudentzio auzoan gaude, Donejakue bidearen aldamenean, auzoko ermitabizilagun dugularik. Getariako herria 15 minutuko ibilaldi polit batera dago, kotxez bi minutu eskas. Zarautz eta Zumaia herriak ditugu albo banata kostako bideari jarraituz, bakoitza 5 minutura. Donostia ordu erdira kotxez eta Bilbo edo Gasteiz ordu bete baino gutxiagon. Inguru paregabea da gozatzeko hainbat arlotan: gastronomia, kirola, kultura, itsasoa, mendia, herri txikien xarma, hiri handien dotorezia… dena eskura landetxetik atera eta esploratu nahi izanez gero. Zatoz gurera oporrak igarotzea aukeratu beharrean bizitza aberastea erabakitzen baduzu!