3 KM-ra
Urresti Baserria
Villabona/Gipuzkoa
Nekazalturismoa: 12 Pertsonak + 2 Ohe osagarriak
130,00 €tik aurrera apartamenduan
Ez da ohikoa Gipuzkoan eta Bizkaian ur garbi eta emari handiko ibai-tarte luzeak ikustea. Arrazoi hori eta beste hainbat ezaugarri hartu dituzte kontuan Leitzaran Biotopo Babestu izendatzeko.
Sailkapena:
Biotopo babestuak
Udalerriak:
Gipuzkoa: Andoain, Berastegi, Elduain, Villabona.
Informazioa:
Leizaran 31
Telefonoa: 943 590 409
Tolosaldea Tour
Telefonoa: 943 697 413
Faxa: 943 676 213
Emaila: tour@tolosaldea.net
Servicios:
Datos de interés:
Leitza Nafarroako herritik barrena sartzen da Gipuzkoan Leitzaran ibaia. Ur-lasterrak, meandroak eta presak igarotzen ditu, haltzadien babesean, jenderik bizi ez den ibar estu batean, Oria ibaian (Andoainen) urak isuri arte.
Antzina, Plazaolako trenbide zaharrak Gipuzkoa eta Nafarroa lotzen zituen; izan ere, 1914. eta 1953. urteen artean, Donostia eta Iruña arteko trenak orpoz orpo jarraitzen zion ibaiaren ibilbideari. Gorabehera handiko ingurua da eta 30 tuneletik gora egin behar izan zituzten trenbidea eraikitzeko.
Egun, trenbidearen bide zaharra ibilaldiak egiteko prestatu dute Urtotik Andoainera bitartean. Hala, Plazaolako bide berdea oinez zein bizikletaz egin daiteke, bidean dauden tunelak argiztatu baitituzte, eta, oraindik ere, antzinako geltokien arrastoak ikus daitezke (Plazaola eta Ameraun esaterako). Horrez gainera, aisialdirako hainbat gune prestatu dituzte ibaiaren ondoan eta inguruko mendixketan. Ondare kulturalari dagokionez, hainbat cromlech, dolmen, elurzulo eta burdinola daude.
Bestalde, altuera handia dago haranaren behealdearen eta inguruko mendien artean. Gailurrik garaiena Mandoegi (1.043 m) da, eta inguru horretako mendien hegaletan erreka askok isurtzen dituzte euren urak.
Leitzaran ibaiaren arroan, Biotopoaren inguruan, ohikoa izaten da amuarrainaren arrantza. Lau arrantza-esparru daude bertan; heriotzarik gabeko arrantza esparrua da horietako bat eta arrantza intentsiboko esparrua beste bat.
Andoain eta Leitzarango sarreraren artean, trenbide zaharreko bidegorria (5 km) pertsona ezinduentzat egokituta dago.
Leitzaran Bailarako Uraren Interpretazio Zentroa eta Arrantza Eskola zabaltzea aurreikusi dute Otita landa-parkean.
Bertxin inguruan, Parkearen sarreran, kanpa daiteke.
Leitzaran ibaian bizi diren animalia kopuruak erakusten duenez, uraren kalitatea ona da. Amuarrain ibaia da eta, hortaz, jende asko joaten da amuarrainak arrantzatzera. Ez dira, ordea, ur gardenetan bizi diren arrain bakarrak. Azpimarratzeko modukoak dira uhandre piriniarra eta Pirinioko desmana. Lehenengoa, gainera, inguru honetan baino ezin da ikusi Euskal Autonomia Erkidegoan.
Ur-zozoak eta martin arrantzaleak Leitzaran ibaiaren eta erreken ubideen gainetik egiten dute hegan. Bestalde, Oria ibaiaren inguruan izokin arrunta berreskuratzeko lan handia egiten ari dira eta, bide horretan, Leitzaran ibaian ahalegin berezia egiten dihardute.
Lurzoru eta atmosfera hezeei lotutako espezieak daude Leitzaranen; Soldanella villosa eta Saxifraga clusii, adibidez. Haranaren goiko aldean, berriz, interes handiko guneak ditugu. Usabelartza muinoan, esaterako, Euskal Autonomia Erkidegoko esfagno-zohikaztegien
lur sailik handienetakoa dago.
Ibilbidearen zati handi batean, haltzadiak estaltzen ditu ibaiaren ertzak, eta haritzez (kandudunak nahiz kandugabeak) eta pagoz betetako paisaiak ere badira.
Sarbidea: Andoaindik, GI-3091 errepidea hartuko dugu Otita landa-parkera (Leitzarango sarrerara) iristeko. Herriaren erdigunetik oinez edo bizikletaz joan gaitezke Otitaraino, Plazaola antzinako trenaren ibilbidetik.
N-I-etik, A-15 autobidea hartuko dugu Iruñako noranzkoan, eta Leitzako irteeran utziko dugu errepide hori. Ondoren, Berastegira joko dugu eta, gero, Urto gainetik Leitzaranera iritsiko gara.
Aparkalekua: Otita Leitzaran bailararen sarreran dagoen landa-parkean aparkaleku handia dago. Andoainen bertan ere autoa uzteko tokia aurki daiteke, gero erdigunea eta Otita parkea lotzen dituen Plazaola bidegorritik oinez zein bizikletaz joan ahal izateko. Azkenik, Urto gainean (Berastegi) ere badago aparkalekua.
21 emaitza
3 KM-ra
Villabona/Gipuzkoa
Nekazalturismoa: 12 Pertsonak + 2 Ohe osagarriak
130,00 €tik aurrera apartamenduan
3 KM-ra
Berastegi/Gipuzkoa
Nekazalturismoa: 10 Pertsonak + 2 Ohe osagarriak
40,00 €tik aurrera logelan
Urnieta/Gipuzkoa
Landa-etxea: 12 Pertsonak + 6 Ohe osagarriak
40,00 €tik aurrera logelan
3 KM-ra
4 KM-ra
Urnieta/Gipuzkoa
Nekazalturismoa: 14 Pertsonak + 5 Ohe osagarriak
40,00 €tik aurrera logelan
Urnieta/Gipuzkoa
Nekazalturismoa: 16 Pertsonak + 8 Ohe osagarriak
59,00 €tik aurrera logelan
5 KM-ra
5 KM-ra
Urnieta/Gipuzkoa
Landa-etxea: 9 Pertsonak + 4 Ohe osagarriak
100,00 €tik aurrera logelan
5 KM-ra