< 1 KM
Eleizondo
Deba/Gipuzkoa
Landa-etxea: 11 Pertsonak + 3 Ohe osagarriak
140,00 €tik aurrera apartamenduan
Gipuzkoako kostaldearen mendebaldean, Deba eta Zumaia artean, 8 kilometroko itsaslabarra dago, itsasoraino heltzen diren haitz malkartsuek irudikatutako inguru ikusgarria, Euskadiko naturgune ederrenetakoa, hain zuzen. Geologiaren ikuspuntutik, munduko tokirik garrantzitsuenetakoa dugu gainera; balio geologiko eta geomorfologiko handiko elementuak ditu (nazioartean sona handia dute), baita euskal itsaslabarreko itsas ekosistema aberatsena ere. Inguru hartara oinez bakarrik irits daitekeenez, natur ondarea ondo gorde da urteen joan-etorrian.
Sailkapena:
Geoparkeak
Udalerriak:
Gipuzkoa: Deba, Zumaia.
Informazioa:
Debako Turismo Bulegoa
Telefono-zenbakia: 943 192 452
Emaila: turismoa@deba.eus
Zumaiako Turismo Bulegoa
Telefono-zenbakia: 943 143 396
Emaila: turismoa@zumaia.eus
Algorri Intepretazio Zentrua
Telefono-zenbakia: 943 143 100
Emaila: info@algorri.eus
Itsaslabarron oinetan, marearteko zabalgune edo urradura plataforma izeneko fenomeno bat (mundu mailan ezaguna den Flysch-ean apurka zizelkatua) gelditzen da agerian itsasbeheran. Milaka urtetan olatuek labarretan egindako higadurak hainbat harkaitz geruzatan antolatzen den zabalgunea eratu du. Material gogorrez (kareharriak eta hareharriak) eta bigunez (tuparriak eta buztin-harriak) egindako geruzak tartekatzen dira eta haitzok forma bitxiak sortzen dituzte. Kretazeo garaian, lurzoruaren mugimenduek eragin nabarmena izan zuten jatorriz lauak ziren zabalgune horietan; izan ere, batzuk bertikal jarri zituzten eta, horrela, itsaslabar malkartsuak eratu ziren Mendatan, Sakonetan eta Pikoten.
Flyscharen geruzetan topatutako materialek geologiaren santutegi bihurtu dute naturgunea. Hala, mundu osoko geologoak etortzen dira ikerketak egitera, Lurrean azken 50 milioi urteetan klimarekin, biologiarekin eta geologiarekin zerikusia duten gertakari garrantzitsuenak jasotzen baitituzte harkaitz geruzek: dinosauroen desagerpena (Kretazeoa/Tertziarioa), ziklo klimatikoak edota Lurraren azken berotzea (Paleozenoa/Eozenoa). Horrez gainera, Itzurungo hondartzaren itsaslabarra Paleozenoko bi une garrantzitsu aztertzeko munduko lekurik onena da. Denboran zehar bidaia zoragarria egiten dugun bitartean mundu berri bat ezagutzeko aukera bikaina izango dugu.
Geoparkeak, Debako, Mutrikuko eta Zumaiako turismo bulegoek eta Algorri Interpretazio Zentroak mendi-ibilaldiak, bisita geologiko gidatuak eta itsasontzian irteera interpretatuak egiteko aukera eskaintzen dute.
Interes geologiko eta geomorfologikoaz gain, marearteko zabalguneak gure itsasertzeko ekosistemarik aberatsena eta konplexuena gordetzen du. Harkaitzen artean dauden putzuek akuarioak dirudite, inguru hartan 200 espezietik gora (flora eta fauna) zenbatu baitituzte. Hala, komunitate planktonikoak eta bentikoak, alga mota ugari, arrainak, krustazeoak, moluskuak eta ekinodermatuak ikus daitezke, batez ere, itsasbeheran. Biodibertsitate, kolore eta forma bizien leherketa.
Sarbidea:
Oinez:
Naturagune horretarako sarbideak Itzurun eta Algorri hondartzak dira, Zumaian, eta, Deban, Elorriaga, Errotaberri, Itxaspe eta Lapari hondartza. Puntu horietatik, PR-Gi 5001, SL-Gi 5001, SL-Gi 5002 eta GR 121 balizatutako bidexkek Paisaia Natural Babestuko txoko guztiak ezagutzeko aukera ematen dute. Halaxe egiten du Geoparkeko Birak ere, Geoparkea hiru etapetan zeharkatzen duen 54 kilometrotako ibilbide zirkularrak.
Garraio publikoa:
Autobusez:
Lurraldebus:
• Lekeitio-(Deba)-Donostia (DB03)
• Mallabia-(Deba)-Ondarroa (DB04)
• Ondarroa-Mutriku-Deba-Zumaia (DB05)
• Soraluze-(Deba-Mutriku)-Ondarroa (DB06)
• Zumaia-Zumarraga (UK06)
• Zumaia-Zestoa (UK07)
• Zumaia-Donostia (UK09)
• Zumaia-Donostia (UK10)
• Zumaia-Donostia (UK11)
Trenez:
EuskoTren, Amara (Donostia)-Matiko (Bilbao). Zumaian, Arroan eta Deban ditu geltokiak.
Aparkalekua:
Zumaia herrigunean, Elorriagako aisialdirako gunean, Itxaspe kanpinetik gertu eta Errotaberri baserri-jatetxearen alboan utz dezakegu ibilgailua.
21 emaitza
< 1 KM
Deba/Gipuzkoa
Landa-etxea: 11 Pertsonak + 3 Ohe osagarriak
140,00 €tik aurrera apartamenduan
< 1 KM
< 1 KM
Zumaia/Gipuzkoa
Nekazalturismoa: 16 Pertsonak + 8 Ohe osagarriak
56,00 €tik aurrera logelan
Deba/Gipuzkoa
Nekazalturismoa: 15 Pertsonak + 4 Ohe osagarriak
68,00 €tik aurrera logelan
1 KM-ra
1 KM-ra
Zumaia/Gipuzkoa
Nekazalturismoa: 12 Pertsonak + 6 Ohe osagarriak
52,00 €tik aurrera logelan
Deba/Gipuzkoa
Nekazalturismoa: 12 Pertsonak + 12 Ohe osagarriak
165,00 €tik aurrera apartamenduan
2 KM-ra
2 KM-ra
Deba/Gipuzkoa
Nekazalturismoa: 10 Pertsonak + 2 Ohe osagarriak
125,00 €tik aurrera apartamenduan
2 KM-ra
Getaria/Gipuzkoa
Nekazalturismoa: 12 Pertsonak + 2 Ohe osagarriak
40,00 €tik aurrera logelan