Itzinako Biotopo Babestua

Itzina Gorbeiako Parke Naturalean dago eta formazio karstikoaren adibide garbia dugu. Euskal Herriko mendien orografia eta paisaian ohikoa da fenomeno geologiko hori. Kareharriak kaltzio karbonato asko dauka eta, ondorioz, urak zulatu egin du milaka urtetan. Haitzok, gogorrak izan arren, oso disolbagarriak dira eta denbora tarte luzean egon dira uraren eraginpean; izan ere, euriak kareharria higatu du eta, pixkanaka-pixkanaka, geroz eta pitzadura sakonagoak egin ditu.

Sailkapena:

Biotopo babestuak

Udalerriak:

Bizkaia: Orozko.

Informazioa:

Ireatzako Parketxea
Gudarien Plaza, 1. 48013 Areatza
Telefonoa: 946 739 279
Emaila:parketxea@hotmail.com; parques.naturales.protegidos@bizkaia.net

Servicios:

Hala, aurreko higadurek utzitako bideetan barrena irristatzen da jausitako ura, gainazala guztiz pitzatuta eta lur azpia erabat zulatuta utzi arte. Horren ondorioz, haitzulo asko sortu dira, baina horietatik ez da jada urik igarotzen, substratu sakonagoetan barrena egiten baitu bidea.

Itzina haitzez betetako goi lautada baten antzekoa da eta erdigune ahurra babesten duten mendi tontorrez inguratuta dago. Mendirik garaiena, Lekanda (1.302 m), ekialdean dago. Hegoaldean, berriz, Altipitatz eta Arteta azpimarra ditzakegu eta iparraldean, aldiz, Askorrigan. Horren magalean, kanpoaldean, Atxak (haitza hitzetik datorkie izena) dago, gain zorrotzen multzo estu bat.

Karstaren ipar-ekialdean dago Biotopoan sartzeko biderik errazena, Atxulaur Begian barrena doana, hain zuzen. Sarbide hori betidanik erabili izan dute artzainek (Itzinan bordak eta kortak dituzte) eta egurgileek. Hara bagoaz, komenigarria da ingurua ongi ezagutzen duen norbaitekin joatea, bidea ez baitago zehaztuta eta paisaian ez dagoelako orientatzen lagunduko digun ezaugarririk; gainera, lainoa dagoenean are okerragoa izaten da.

Goragune pitzatu eta zartatuek inguratutako simen labirinto handia da mendigunearen barnealdea. Udazkenean, paisaia zoragarria osatzen dute kolore gorrizka duten pagoek.

Haitzuloen artean, azpimarratzekoa da Supelegor (Gorbeiako mendigunean urak zulatutako 500 barrunbeetako bat), euskal mitologiako pertsonaien bizilekua.

Oharrak

Hainbat jarduera egin daitezke Itzinan: Biotopoan barrena ibiliak, Biotopoa inguratzen duten gailurretara txangoak, espeleologia hainbat haitzulotan...

Fauna

Mendigune honetan ornodun gutxi daude, batez ere garaiera handia (1.000 metrotik gora) dela eta, bizi baldintzak gogorrak direlako. Dena den, datu aipagarria da Itzinan zortzi saguzar mota bizi direla.

Horrez gainera, haitzuloetako ornogabe asko daude inguru hartan. Argirik gabe eta elikagai gutxirekin bizirauteko gai dira horietako asko eta asko.

Flora

Eremu karstiko hauek landarediaren babesleku dira; izan ere, leku batzuetara iristea zaila da oso eta, gainera, hainbat ingurune berezi sortzen dira orografia berezia dela eta. Hala, 175 goroldio eta hepatiko mota zenbatu dituzte bertan. Gainera, usteltzen ari den egur asko dago eta Euskadin ez da ohikoa horrelakorik aurkitzea, oro har baso-ustiapena handia delako gurean.

Kareharrizko gailurretan eta haitz malkarretan ere landaredia hazten da. Harrigarria badirudi ere, hainbat pago ikus daitezke ingurune malkartsuetan. Antzina, gure arbasoek zuhaitz hori erabiltzen zuten, hain zuzen, ikatza egiteko.

Kokapena eta ostatuak inguruan

Sarbidea: Autoz ezin da bertara iritsi. Urigoitira (Orozkotik bagoaz) eta Pagomakurra-ra (Areatzatik bagoaz) joan gaitezke, eta gero handik oinez.

Aparkalekua: Ez dago aparkalekurik. Autoa Urigoitin edo Pagomakurran utzi.

Erlazionatutako ostatuak

21 emaitza