1 KM-ra
Larretxori
Laguardia/Alava | Araba
Nekazalturismoa: 7 Pertsonak + 2 Ohe osagarriak
52,00 €tik aurrera logelan
Arabako Errioxaren bihotzean dago Biotopo Babestua, Guardia harresiz inguratutako herritik oso gertu. Iparraldean Toloño mendilerroa, mendebaldetik ekialdera eskualdearen muga ezartzen duen mendigunea, gailentzen da paisaian.
Sailkapena:
Biotopo babestuak
Udalerriak:
Araba: Guardia.
Informazioa:
Guardiako Turismo Bulegoa
Telefonoa eta Faxa: 945 600 845
Emaila: turismo@laguardia-alava.com
Servicios:
Datos de interés:
Aintziretara erraz iritsiko gara Guardiatik. Horretarako, errepide nagusia hartuko dugu Logroñorako noranzkoan eta mahastietan barneratzen diren hainbat landa-bidetatik joango gara.
Ezaugarri bereziak dituelako izendatu zuten biotopo babestu lau urmael hartzen dituen aintzira-multzoa. Carravalseca eta Carralogroño aintziretan, esaterako, irudi bitxia ikus dezakegu, batez ere, uda garaian. Gatzaren zarakarrak zuritutako sakonune lehor eta lauak topatuko ditugu bertan.
Urtaro hezean metatutako ura lurrintzen denean sortzen da gatza. Izan ere, leku horietan pilatzen den urak ez du inolako irteerarik, ez baitu inolako ibai edo errekastorekin lotunerik. Inguruetako muinoetatik jaisten den urak eta euriak berak sortzen dituzte urmaelok. Euri-garaian urez betetzen dira, baina gerora, lurruntzearen ondorioz, ura galtzen dute, eta uretan disolbatutako gatza gainazalean gelditzen da.
Musco izeneko aintzira ere ageri da naturgunean, baina azken hau lehortuta dago, bertako lurrak laborantzan erabili zituztelako. Dena den, urmaela berreskuratzeko lanean dabiltza orain. Paulgo Praoko urmaela, berriz, ez da berez sortu. Erreka batetik datorren ura erabili zuten urtegi txiki hori egiteko. Aintziraren inguruan, gainera, bide bat dago, baita migrazio garaian urmaelok atsedenleku gisa erabiltzen dituzten hegaztiei behatzeko tokiak ere.
Aintzira-multzo hau interes handikoa da, geologiaren ikuspegitik zein floraren eta faunaren ikuspuntutik. Hala, nazioartean garrantzia duten eremu hezeen zerrendan sartu dituzte Guardiako aintzirak, Ramsar Hitzarmenaren bidez. Ardogintza tradizio handiko eskualdean dago naturgune paregabea eta, horrez gainera, historiaurreko aztarnategi asko aurkitu dituzte inguruetan, Sorginen Txabola trikuharria eta La Hoya herrixka, besteak beste.
Pertsona ezinduak Paulgo Praoko urmaela inguratzen duen bidera joan daitezke, baina euria egiten duenean ez da komenigarria izaten, ingurua lokaztu egiten delako.
18-20 bat lagunentzako behatokia dago hegaztiak ikusteko (giltzak turismo bulegoan eska daitezke).
Mendi-ibiliak edota bizikletan ibiliak egiteko bideak daude Arabako Errioxan. Arrainaren eta ardoaren bidea (GR-38) da horietako bat: Oiondik Otxandiora, Araba hegoaldetik iparraldera zeharkatzen du Bizkaiko kostaldera, Bermeora edota Lekeitiora, iritsi arte.
Urteko edozein sasoitan joan gaitezke Biotopora, baina, zalantza barik, migrazio garaian, irailetik martxora bitartean, merezi du joatea, izan ere, orduan dugu hegazti gehien ikusteko aukera.
Hegazti gehienek atseden hartzeko erabiltzen dituzte aintzirok. 118 espezie inguru zenbatu dituzte, ubarroiak, amiltxoriak eta lertxuntxo itzainak, besteak beste. Dena den, badira lezkadi eta lezka hostoestuen babesean habia jartzen duten beste batzuk ere; kopetazuri arrunta, basahatea, murgilari arrunta eta lertxun gorria, esate baterako.
Aintziretan umatzen diren anfibioen artean, berriz, uhandre palmatua, apo ezproidun arrunta eta apo pikarta ageri dira.
Inguru honetan, beste inon ageri ez diren algak daude, eta, lurzoruan pilatzen den gatza dela eta, itsasertzeko paduretan bizi ohi diren landareak eta haien antzekoak topa ditzakegu aintzirotan: Salicornia patula, Spergularia maritima, S. salina, Juncus maritimus eta Sonchus maritimus, esate baterako.
Sarbidea: Bilbotik, AP-68 autobidea hartuko dugu Logroñorako noranzkoan eta, gero, A-124 errepidea Guardiara iristeko. Gasteiztik, berriz, N-1a hartuko dugu eta ondoren, A-124 errepideari jarraituko diogu Logroñorako noranzkoan, Guardiaraino.
Garraio publikoa: Guardiako erdigunetik erraz irits gaitezke oinez, Biotopoa 600 metrora baitago.
Aparkalekua: Biotopoan ez dago aparkalekurik, baina handik 200 metrora, Guardiako futbol zelaiaren alboan, autoa uzteko aukera dugu.
15 emaitza
1 KM-ra
Laguardia/Alava | Araba
Nekazalturismoa: 7 Pertsonak + 2 Ohe osagarriak
52,00 €tik aurrera logelan
4 KM-ra
Navaridas/Alava | Araba
Nekazalturismoa: 10 Pertsonak + 2 Ohe osagarriak
78,00 €tik aurrera apartamenduan
6 KM-ra
Elciego/Alava | Araba
Landa-etxea: 12 Pertsonak + 6 Ohe osagarriak
65,00 €tik aurrera logelan
Kripan/Alava | Araba
Landa-etxea: 10 Pertsonak + 4 Ohe osagarriak
45,00 €tik aurrera logelan
Laserna/Alava | Araba
Nekazalturismoa: 10 Pertsonak + 5 Ohe osagarriak
75,00 €tik aurrera logelan
9 KM-ra
Samaniego/Alava | Araba
Landa-etxea: 14 Pertsonak + 4 Ohe osagarriak
79,00 €tik aurrera logelan
9 KM-ra
Samaniego/Alava | Araba
Nekazalturismoa: 4 Pertsonak + 1 Ohe osagarria
180,00 €tik aurrera apartamenduan
Bernedo/Alava | Araba
Landa-etxea: 10 Pertsonak + 2 Ohe osagarriak
121,00 €tik aurrera 2 apartamenduak
13 KM-ra
Urturi/Alava | Araba
Landa-etxea: 12 Pertsonak + 3 Ohe osagarriak
55,00 €tik aurrera logelan
21 KM-ra
Apellániz / apilaiz/Alava | Araba
Nekazalturismoa: 12 Pertsonak + 12 Ohe osagarriak
99,00 €tik aurrera apartamenduan
22 KM-ra
Campezo | kanpezu/Alava | Araba
Landa-etxea: 10 Pertsonak + 3 Ohe osagarriak
130,00 €tik aurrera 2 apartamenduak
Salinillas de buradon | gatzaga buradon/Alava | Araba
Nekazalturismoa: 9 Pertsonak + 3 Ohe osagarriak
65,00 €tik aurrera logelan